AINHOA MARTINEK 8 EGUN EGIN DITU ESPAINIKOAREKIN

8 EGUNEZ GOIZ ETA ARRATSALDEKO URETAKO ZEIN LEHORREKO SAIOAK EGIN DITU AINHOAK

Astebete pasatxo egin du Ainhoa Martín taldekideak Murtzian Espainikoarekin. Apirilaren 28an izan zuen lehen entrenamendu eguna eta maiatzaren 5ean azkena.


Ekainaren 7tik 9ra Erroman ospatuko den "Tiro a Volo Nuoto Meeting 2018" nazioarteko sarira begira izan  da prestaketa hau, non Ainhoak Espainiako Taldearekin hartuko duen parte.

Helburu horrekin Murtziako "Los Alcazares" Errendimenduko Zentruan izan da Ainhoa, Txipren "Mediterranean Cup"a jokatuko duten igerilariekin batera.

Entrenamendu egun gogorrak izan dira, ordu asko uretan eta ordu asko lehorrean, baina epe labur eta ertainera baliogarriak izango direlakoan gaude eta entrenamenduko bestelako ohiturak hartzeko ere bai.

Ekainaren 4an berriro ere Espainiar taldearekin bilduko Ainhoa, 6an Erromaruntz bidaiatu aurretik.

Zorionak egindako lanagatik!! Segi aurrera!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak