Mezuak

Bide onetik jarraitzen dugu

Gipuzkoako Neguko Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den urriaren 31n Hernaniko Udal Kiroldegiko igerilekuan. Gau Beltza izan arren Buruntzaldea I.K.T.ko igerilariek arima bera ere utzi zuten uretan beraien markak hobetze aldera. Guztira bost igerilarik hartu zuten parte: Urko Azpiazuk, Izaro Bautistak, Aiala Errok, June Apeztegiak eta Lier Garmendiak. Ezin izan zuten parte hartu Nara Larretxeak eta Itxaso Iparragirrek. 10 probetatik 7tan markak jaitsi zituzten. Beraz, bada gustora egoteko motiborik, eta hori istripu txikiren bat izan eta gero irteeraren batean. Lier Garmendiak 400 estiloetan ez zuen markarik jaitsi, gertu geratu arren. 5:57.65eko denborarekin hiru segundotara geratu zen. 100 estiloetan ordea, jaitsi zuen denbora 1:17.46rekin. Hala ere, oraindik eta denbora gehiago jaitsi zezakeen, irteeran irristatu ez bazen. Zorte txarra izan zuen Lierrek, nahiz eta denbora hobetu. Aiala Erro, June Apeztegia eta Izaro Bautista 50 eta 200 estilo librean aritu ziren. Junek b...

Hitzordu berriak larunbat honetan, Tolosan

Neguko Ligako 2. jardunaldia, larunbat honetan Hernanin

Alebinak ere martxan dira jada!

Jada hasi dugu lehiaketen denboraldia

Neguko Ligari hasiera emango diogu larunbat honetan, Lasarte-Orian

Itsas-zeharkaldien hasiera bikaina, Getaria-Zarautz proban

Asteburu honetarako hitzordu bikoitza

Txapelketa polita izan zuten gureek Irunen

Alebin eta Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa asteburuan

Giro ederra izan genuen XXXV. Lasarte-Oria Sari berezian

Ate Irekiak; bai Lasarte-Orian eta baita Andoainen ere!

Bi hitzordu asteburuan

Klubaren festa larunbatean, Lasarte-Oriako XXXV. Saria

Gure taldetxoa gustura, Zumaian ospatutako "Igerilari osoa" lehiaketan

Bikain gureak Gipuzkoako Udaberriko Sarian

Gure igerilariek San Martzial Saria izango dute larunbatean

Ederki bukatu dute alebinek Liga, Hernanin

Oso pozik benjaminak, haien ligako azken jardunaldian