BERTITZERA IRTEERA 2020


IRTEERA 2020ko IRAILEAN

Datorren denboraldiaren haseran taldeko haur eta gazteak irteera batera eramateko asmotan gaude. 

Irteera Bertitzeko aterpetxera izango litzateke eta 2012 urtean eta lehenago jaiotakoei zuzendua dago. Irailaren 4an, 5ean eta 6an egongo ginateke bertan (4an goizean abiatu eta 6an arratsaldean bueltatu). 

Esteka honetan bertako informazio gehiago eskuratu dezakezue: 


Irteeraren helburuak ondo pasatzea eta talde erlazioak sendotzea dira nagusiki, txikienetatik haundienetara ezagutu daitezen eta erlazionatu daitezen. 

Bertitzen gauden bitartean taldeko haur eta gazteek jarduera desberdinak burutuko dituzte. Hautatuak dauzkagunak hauek dira: 

  • 2012-2010 urtekoentzat 

“Bertiz abentura park” (zuhaitzetako ibilbideak eta abar) + tirolinak + haur rafting-a edo piragua/kanoraft-a (ur mailaren arabera) + ferrata bideak 

  • 2009 eta lehenagokoentzat 

Rafting-a + arroilak + ferrata bideak + tirolinak 

ZENBATEKOA ETA EPEAK 

· Familiakide bakarra: 150€ bakoitzak 
· Bi edo familiakide gehiago: 140€ bakoitzak 

Zenbateko honetan burutuko ditugun jarduera guztiak, autobusaren zenbatekoa, ostiraleko afaria eta gaua, larunbateko mantenu osoa eta igandeko gosaria eta bazkaria daude sartuta. 

Ez dago sartuta ostiraleko bazkaria, hau norberak etxetik eraman beharko du. 

Izen ematea egiteko modua ordainketa egitea izango da. Ordainketa egiteko azken eguna ekainaren 25a izango da aterpetxea erreserbatu egin behar delako. Ordainketa klubaren kontura transferentzia eginez edo Paypal bidez dirua “Lagun gisa” bidaliz egin behar da. 

KUTXABANK KONTUA 

ES47 2095 5096 9610 6330 7028 
Kontzeptua: Bertitz + igerilariaren izen-abizenak(2) 

PAYPAL ERABILTZAILEA 

@buruntzaldeaikt 

Ordenagailuan: esteka sakatu --> Kopurua eta kontzeptua (Bertitz + Izen abizenak (2) idatzi --> kargurako modua hautatu --> ¿Vas a realizar un pago por un producto o servicio? Kutxatxoa HUTSIK utzi behar da dirua lagun gisa bidaltzeko. Kontuz honekin mesedez. 

Mugikorretik: Saioa hasi --> hautatu “enviar” --> idatzi @buruntzaldeaikt --> Kopurua eta kontzeptua (Bertitz + Izen abizenak (2) idatzi --> Ordaintzeko jatorria hautatu --> “Pagar Productos y Servicios” sakatu eta “AMIGOS Y FAMILIARES” hautatu. Kontuz honekin mesedez. 

ITZULKETA IRIZPIDEAK 

> Ordainketa egin ondoren norbaitek atzera egiten badu, ordaindutakoaren %75a itzuliko zaio. 
> Egungo pandemiarekin lotuta edo bestelako arrazoi batzuengatik irteera bertan behera uzten bada ordaindutakoaren 100%a itzuliko da. 

PLAZA KOPURUA

Plazak mugatuak dira eta izen emateen iritsiera ordenaren baitan gordetzen joango dira. 
Irteera aurrera eraman ahal izateko gutxieneko parte-hartzaile kopurua 41 pertsonakoa izango da. 

BESTELAKO BALDINTZAK 

Irteerara joateko 2020/2021erako izen ematea eginda eduki behar da, hau da, irteera datorren denboraldian taldean egongo direnentzat da. 

Aurrerago, izen ematea egiten dutenei, bidai plana, haurren jarduera zehatzak, gurasoen baimen orriak, eraman beharrekoak eta bestelako informazio guztia bidaliko zaie. 

Jarraian taldearekin 2011n egon gineneko argazki batzuk uzten dizkizuegu, ea animatzen zaituztegun!


BRNPWR!

ELKARBANATU

Iruzkinak