Europako Txapeldunorde 400 librean π₯!!
Maiatzaren 16an, Europako Txapelketan lehian hasteko eguna zuen Nahiak. Bere lehen proba, bere proba onena zen, 400 librea , eta ez zuen hutsik egin.
Bi marka pertsonal egin zituen gainera Nahiak. Batetik, 5:06,16rekin Espainiako errekor berria ezarri zuen eta gauza bera egin zuen 200eko pasean ere, kronoa 2:27,85an geratuz eta distantzia honetan ere Espainiako errekor berri bat ezarriz.
Atzoko 100 tximeleta proban, goizean burututako kanporaketa serieetan finalerako sailkatu en Nahia, 1:19,97 eginda bere aurreko marka ia bi segundutan hobetuz eta arratsalderako finalerako sailkatuz. Finalean 1:20,22rekin seigarren izan zen Nahia. Goizean egindako 1:19,97a ere Espainiako errekor berria da.
Gaur arratsaldean Nahiak 100 libreko finala izango du eta gure blogean, webgunean edo gizarte sareetan jarraitu ahal izango duzue.
Animo Nahia eta ZORIONAK!! BRNPWR!!
π¬ Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina