Lau estiloetan bikain arituta eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako sailkapen bat lortuta itxi dute liga benjaminek
Pasa den larunbatean, gure taldeko gaztetxoek ligako azken jardunaldia izan zuten. Ligako bosgarren eta azken jardunaldi hau Tolosako Usabal Kiroldegian ospatu zen eta bertan adin tarte honetako taldeko 9 haur izan ziren.
Jardunaldiaren programari dagokionez, jardunaldi honetan lau estiloetako probak izan ziren proba nagusiak. Benjamin txikiek (Benjaminak A, 2015 eta 2014) lau estiloetako 100 metroak izan zituzten. Benjamin B kategoriakoek aldiz (2013), 50 tximeleta eta lau estiloetako 200 metroak izan zituzten. Ohi bezala, gauza positiboak eta oraindik ere ikasi beharrekoak ikusi genituen jardunaldi honetan eta beraz ondo egindakoari eutsi eta ikasi beharrekoari gogoz ekiten jarraituko dugu.
Benjaminak A: 100 metro Lau Estiloetako Proba
Proba honetan 2015eko eta 2014ko zazpi haur aritu ziren: Intza Azkarate, Leire L贸pez, Oier Azpiazu, Arhane Lizeaga, Uxue Apeztegia, Nora Becerra eta June Lasarte. Aurreko jardunaldian tximeleta estiloarekin gertatu bezala, oraingoan ere erronka polita izan zuten txikienek.
Orokorrean, gure txikiak oso ondo aritu ziren, lau estiloak ongi burutuz eta estiloetako proben biraketetako arauak ongi betez. Horixe zen helburu nagusia. Gainera, jardunaldi honetan, aurreko jardunaldian tximeleta eta bular estiloetan juxtu xamar ibili ziren haurrek ere, modu hobean eta teknikoki hobeto egin zuten igeri, bi estilo hauek askoz ere hobetu burutuz eta aurrerapausoak eman dituztela erakutsiz, beraz, oso gustura atera ginen taldeko txikienek egindako probekin.
Balorazioa egiteko garaian, txikienen kasuan, lau estiloak ongi burutu eta biraketak ongi burutzea zen helburu nagusia. Denboraldia amaitzear dagoen honetan, 2015 eta 2014ko haurrek lau estiloetan igeri txukun egiten dakitela eta biraketa, irteera eta helmugaratzeen inguruko arautegia ezagutzen eta menperatzen dutela ziurtatzea da helburu nagusia. Oraindik ere gauza asko ikasi behar dituzten arren, bide onetik doazela ikusi dugu. Jardunaldian, benetan proba politak ikusi genituen, arlo teknikoaz gain, taktikoaren inguruan ere zerbait ikasten ari direla erakutsiz.
Oso pozik atera ginen gure txikitxoek egindako jardunaldiarekin eta beraiengan ikusten dugun garapenagatik, beraz, animo eta segi aurrera!!
Benjaminak B: 50 Tximeleta eta 200 Lau Estiloetako Probak
Adin honetako haurrek, aurreko jardunaldian 100 lau estiloetako proban egindakoa distantzia luzeago batean burutzea zuten helburu. Lau estiloetako 200 metroetako proba adin hauetan proba "klabea" dela esan dezakegu, alde batetik haurren garapen fisikoaren erakusle delako eta bestetik lau estiloen, biraketen, irteeren eta helmugaratzeen inguruko ikasketa teknikoaren adierazle ere badelako. Horretaz gain, distantzia luzetxoagoa izanik, aldagai taktikoaren maneiua ere sartzen da jokoan.
Guretzat proba hau horren garrantzitsua izanik, gustura atera ginen haur hauek egindakoarekin. Guztiak lau estiloetan txukun, biraketa azkar eta arinak eta proban zehar esfortzua ondo neurtuz aritu ziren. Ikasteko asko dagoen arren, adin hauetan gure igerilariek proba egin zuten moduan burutzea ez da erraza, beraz aupa zuek!!
Proba "klabe" honen aurretik, adin honetako haurrek 50 tximeletan hartu zuten parte. Agian, zentzu asko ez duenaren irudipena eman dezakeen arren, proba hau burutzea garrantzitsua iruditu zitzaigun. Alde batetik, tximeleta estiloan abiadura altuan koordinazioa nola mantentzen zuten ikusi nahi genuelako eta bestetik, 200 lau estiloetako probarako lehen berrogeita hamarraren intentsitatearen inguruko feedback-a jaso zezaten nahi genuelako, azken proba honetan azkarregi atera ez zitezen. Proba honetan ere, haurrak bikain aritu ziren. Kategoria honetan aritu ziren Irai Jauregi eta Urko Azpiazu.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, "Igerilari Osoa"
Liga amaitzearekin batera maiatzaren 19an Ordiziako Majori igerilekuan izango den Eskola mailako Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzeko aukerak amaitu dira. Modu horretan igerilari bat izango da Ordizian izango den taldeko benjamina: 2013ko Kerman Miguel. Zorionak lortutako sailkapenagatik!
Azken hitzordua Lasarteko XXXIII. Sarian
Guztiek azken saioa ekainaren 8an izango dute, Lasarteko XXXIII. Sarian. Horrekin denboraldiari amaiera emango diote eta ondo merezitako oporrak hartuko dituzte.
Aupa Ekipo eta animoak azken txanpa honetarako!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina