GIF UDARAKO 2. SARIA | 2º TROFEO DE VERANO FGN

TXAPELDUN BAT, HIRUGARREN POSTU BAT, ESPAINIAKO MINIMA BERRI BAT eta 10 MARKA PERTSONAL Gipuzkoako Federazioaren 2. Sarian


Larunbat goizean Paco Yoldi igerilekuan Gipuzkoako Federazioaren 2. saria ospatu zen. Bertan taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak izan genituen parte hartzen.Beti bezela giro bikaina izan genuen.

Orokorrean, emaitza oso onak lortu zituzten taldekideek eta oraingo hontan ere marka pertsonal ugari apurtzea lortu zuten. 

Alde batetik, Itsaso Tolosa infantil mailan txapeldun izan zen berriro ere. Itsasok puntuazio altuena lortu zuen 200 bizkar frogan ( 2'35''51-rekin bere marka 2 segundutan hobetuz) eta 50 bizkar frogan 34''06rekin txapelketako hirugarren puntuazio altuena lortu zuen bere kategorian, igerileku luzeko bere marka hobetuz.

Bestetik, Iñigo Ibarburuk Espainiako minima berri bat lortu zuen, 200 libre frogan oraingoan. Iñigok 2'11''70 egin zuen froga hontan. 100 libre frogan ere marka ederra egin zuen igerileku luzeko marka pertsonala hobetuz (59''30). Sailkapen orokorrean, Iñigo hirugarren izan zen infantil mailan.

Gainontzeko igerilariak ere bikain ibili ziren: Kevin Iglesiasek egindako bi frogetan marka pertsonalak egin zituen (400 libren 5'12''84 eta 200 libren 2'31''43), Mikel Esnalek 200 libreko marka hobetu zuen baita ere (2'09''72), Jone Vazquez-ek 100 libren 1'17''93 -rekin marka pertsonala egin zuen, Garazi Alkortak 50 libreko marka hobetu zuen (33''51), eta Haitz Mitxelenak 400 libren 4'37''42 egin zuen bere marka hobetuz baita ere.

Mikel Arribillagak eta Oier Mitxelenak ezin izan zituzten beren markak hobetu baina txapelketa ederra egin zuten.

Bi aste barru berriro ere Paco Yoldin trofeo berri bat ospatuko dute eta hurrengo astean Lasarteko Sarian izango dira. Hortik aurrera Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapelketak prestatzen ibiliko dira buru belarri. 

Zorionak denoi egiten ari zareten denboraldiagatik!! Segi horrela!!
Aupa Ekipo!! AUUUUU!!


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina