Pozik gureak Paco Yoldin, XL. Gabonetako Nazioarteko Txapelketan

Pasa den abenduaren 29an urtero ospatzen den Gabonetako Nazioarteko Sarian izan ziren gure taldeko sei igerilari, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan: Saioa Elola, Garazi Etxeberria, Iker Gorostegui, Miren Sarobe, Unai Somovilla eta Nahia Zudaire. Aurten XL. edizioa izan da eta ohi bezala, maila goreneko igerilariak gerturatu ziren Donostiara, txapelketa polita eta motibagarria bilakatuz. 

Goizeko sailkapen fasean, txukun aritu ziren gureak, bakoitzak gutxienez marka pertsonal bat egitea lortu zuelarik. Saioa Elolak 50 bizkar proban 37.68 denboran utzi zuen bere marka pertsonal berria eta 50 libre proban bere onenetik ehuneko gutxietara geratu zen. Garazi Etxeberriari 50 tximeleta proban berbera gertatu zitzaion, 50 librean bere marka berdindu zuen eta 100 librean berriz, bere erregistrorik onena lortu zuen 1:00.85 denborarekin. Azken bi proba hauetan arratsaldeko finaletara sailkatzea lortu zuen, bietan 7.postuan. Iker Gorosteguik 50 eta 100 tximeleta probatan hartu zuen parte eta bietan lortu zituen bere erregistro onenak; 30.16 eta 1:06.63 hurrenez hurren. Miren Sarobek ere parte hartutako proba guztietan lortu zuen bere marka pertsonalak egitea: 50 tximeletan 33.04 egin zuen, 50 libre proban 29.35 eta 100 librean 1:03.42an geratu zuen kronoa. Unai Somovillak 50 tximeletan egin zuen bere erregistrorik onena 28.73 denborarekin eta 100 bizkar proba aurrera eramatea zaila egin zitzaion arren, gogotsu ikusi genuen.

Arratsaldeko saioan finalak jokatu ziren eta bertan izan genuen alde batetik Nahia Zudaire, 50 libre proban. Abiadurako proba izanik, badakigu ez dela bere probarik onena; baina hala ere, aurtengo prestakuntza bere fruituak ematen ari dela ikusi genuen, 32.96 denborarekin marka pertsonala egitea lortu baitzuen. Proba honi esker, Nahia Igeriketa egokituko Txapeldun izan zen eta merezitako saria jaso zuen. Bestetik, aipatu bezala, Garazi Etxeberria ere finaletan izan genuen estilo libreko 50 eta 100 metroko probetan. Proba laburrean goizeko denbora berdintsua egin zuen baina 100eko proban, ohitura edo ikaskuntza faltagatik, bigarren pasea burutzea zaila egin zitzaion eta denbora nahi baina eskasagoa atera zitzaion.

Hau horrela, txapelketaren maila ikusita, bai kanporaketa serieetan parte hartu zutenak eta baita finaletan aritu zirenak ere, lan oso txukuna egin zutela esan beharra daukagu; izan ere, data arraro hauetan lehiaketa honetan aritzea eta marka pertsonalak lortzea ere garrantzitsua da. ZORIONAK denoi!

Asteburu honetan, urtarrilaren 7an, Hernaniko XXIV. Igeriketa Sarian izango ditugu infantil junior eta absolutuak, Hernaniko udal kiroldegian, larunbat arratsaldeko 16:00tan hasita. Bestalde, Gabonak igaro eta hurrengo asteburuan, urtarrilaren 14 eta 15ean, Gipuzkoako Kluben Arteko Kopa izango dute Irungo Azken Portu Kiroldegian eta bertan elkartuko dira denak, taldearen alde puntuak lortzeko borrokan, taldelanean. BRNPWR!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak