LASARTEKO XXII SARIA | XXII TROFEO LASARTE

ANTOLAKUNTZA ONA eta EMAITZA ETA TALDE GIRO BIKAINA LASARTEKO XXII SARIAN


Sarian parte hartu zuten igerilariak eta entrenatzaileak

Pasa den larunbatean LASARTEKO XXII SARIA ospatu zen. Talde giro bikaina izan genuen txapelketa osoan zehar.

Txapelketari buruz hitzegin baino lehen, txapelketa beraren inguruko bestelako gauzetaz ere hitzegin beharko genuke.

Alde batetik, gurasoen jarrera eskertu eta txalotu nahiko genuke. Lehenik eta behin, txapelketa aurreko ostiralean guraso ugari izan genituen igerilekua prestatzen laguntzen. Guztien borondatezko laguntzari esker armailak txukun eta azkar jarri ahal izan genituen eta horri esker igerilekuak itxura berezia izan zuen txapelketa egunean. Jarraitzeko, asko izan ziren kronometratzeko prestutasuna erakutsi zuten gurasoak eta horrek ere, tontakeria badirudi ere, beste gauza batzuetan zentratu behar garenoi lasaitasun handia eman zigun. Azkenik, gauza bera esan behar dugu txapelketa ondoren armaila jaso behar izan zenean. Honetaz gain eta beti bezela, gure hizlariaren lana ere estimatzekoa eta eskertzekoa.

Bestetik, bazkarira ere guraso asko joan ziren, guretzat oso garrantzitsua dena, bertan gurasoen arteko erlazioak sendotzen direlako eta horrek sendotasuna ematen diolako taldeari.

Guzti honengatik, beraz, gure eskerrik beroenak guraso guztiei beraiek gabe txapelketak ez lukeelako izan zuen itxura eta antolaketa izango, ez txapelketa aurretik, ez txapelketan bertan eta ezta txapelketaren ondoren ere. MILESKER GUZTIOI !!!

Zentzu honetan, igerilariei beraiei ere eskerrak eman dizkiegu, igerilekua prestatzen eta jasotzen ederki lagundu zutelako. Honegatik, eta beraien jarrera orokorragatik gazteagoentzat irudi direlako, ESKERRIKASKO DENEI !!!

Txapelketari dagokionez, orokorrean talde giro bikaina izan genuela azpimarratu behar dugu. Lehen aldiz taldeko adin tarte guztiak batera izan genituen, denak taldekideak animatzen.

Igerilari guztiek lan bikaina egin zuten, beren markak hautsiz eta gehienetan lehen 3 postuetan amaituz. Nagusiak ohituagoak daudela kontuan izanda benjamin eta alebinak bikain ibili zirela azpimarratu behar dugu. Lehiatu gabe epe luze bat igaro ondoren gure sarian parte hartzeko gogoz zeuden, eta oso ondo pasatzeaz gain igeri bikain egin zuten denek beren markak segunduetan hobetuz.

Aipatzekoa izan zen (eta guretzako txapelketako momentu ederrena) aurten hasitako igerilari berriak eta prebenjaminak lehiatzen ikustea. Benetan bikain egin zuten igeri denek, eta guretzat benetan pozgarria izan zen   haur txiki hauek eta hasiberri hauek zenbat ikasi eta aurreratu duten erakustea. Bide horretatik jarraituz etorkizunean igerilari bikainak izango ditugu, ziur.

Txikienari muzin egin gabe, nagusien erreleboa ere benetan ikusgarria izan zen, ikusleak aulkitik altxarazten duten horietakoa. Haserako postetan gure neskekin bigarren postuagatik borrokan ibili ondoren, azken aurreko postan lehendabiziko taldea harrapatzea lortu genuen, eta azkenekoan garaipena nagusitasunez lortu ere bai. Zaletasuna sortzen duten lehia horietako bat izan zen. 

Txapelketaren ondoren urte amaierako bazkaria izan genuen. Bazkaria jendetsua izan zen. Helduek lasai bazkaldu bitartean txikienek elkarrekin jolasean aritzeko astia izan zuten. 
Bazkariaren ondoren sari banaketak izan ziren. Ederra izan zen gure taldekideak podiumean ikustea, bereziki txikienak, ondo merezitako domina jaso zutenean.

Urte amaiera bikaina beraz, antolakuntza  eta emaitza oso onekin eta talde giro bikainarekin. Datorren urtean denak berriro ere ikustea gustatuko litzaiguke. MILESKER DENOI !!!

P.D.  PREBENJAMIN, BENJAMIN ETA ALEBINEK DATORREN ASTEA AZKENEKOA IZANGO DUTE. ZUAZAKO IRTEERAREN BERRI ERE DATORREN ASTEAN ZEHAR EMATEN SAIATUKO GARA  

Iruzkinak