MUTILAK TXAPELDUN ORDE, 2 URRE, 3 ZILAR eta 2 BRONTZE, 10 MARKA PERTSONAL eta 5 ERREKOR BERRI Hernaniko XV Sarian
- Neskak hirugarren sailkatu ziren baina deskalifikatuak izan ziren
Goiz luzea izan zen Hernanikoa larunbat goizean. Gure igerilariak hala ere txukun ibili ziren. Guztira marka pertsonal ugari egin zituzten eta froga bakoitzeko lehen hiru postuetan igerilari ugari izan genituen.
Froga Indibidualak
Froga indibidualei dagokionez,
- Haitz Mitxelenak zilarra eskuratu zuen 100 tximeleta frogan.
- Itsaso Tolosak brontzea 100 bizkar frogan,
- Naroa Goikoetxeak urrea 100 bular frogan,
- Iñigo Ibarburuk ere urrea 50 libre frogan eta zilarra 100 estiloak frogan,
- Mikel Esnalek zilarra 100 libre frogan eta brontzea 100 estiloak frogan.
Guztira 7 domina ekarri zituzten gure igerilariek, egunik onena izan ez zuten jardunaldi hontan.
Marka Pertsonalak
10 marka pertsonal lortu genituen guztira saio hontan.
- Jone Vazquez-ek marka pertsonalak egin zituen 50 tximeletan (39''11) eta 100 estiloetan (1'29''04).
- Itsaso Tolosak ere igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak egin zituen, 1'10''14 100 bizkar frogan eta 1'15''77 100 estiloak frogan.
- Mikel Esnalek 100 estiloetako marka hobetzea lortu zuen, 1'05''51 eginez. Haitz Mitxelenak ere froga berean marka pertsonala egin zuen (1'10''22), Garazi Alkortak (1'24''30), Iñigo Ibarburuk (1'09''05) eta Mikel Sotok bezelaxe (1'23''39).
- Asier Lopez de Arregik igeri egindako froga bakarrean, 100 tximeletan, marka pertsonala lortu zuen 1'08''11 eginez.
Hernani Saria
Mutilen erreleboak bigarren postua eta txapeldunordetza lortu zuten, Bardulia taldearen ondoren.
Neskak ere bikain ibili ziren eta hirugarren postuan sailkatu ziren laugarrenari ia 10 segunduko aldea atereaz, baina posta batean aldez aurretik ateratzeagatik deskalifikatuak izan ziren eta sari horrek alde egin zigun.
Luzea izan bazen ere, emaitza positiboak lortu genituen berriro ere. Orain urteari amaiera emateko Gabonetako Sari Internazionala izango dute gure igerilariek, abenduaren 29an Ordizian ospatuko dena. Bertan maila internazionaleko igerilariak izango dira eta tartean, gureak.
AUPA EKIPO!! SEGI LANEAN!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina