GIF 2 SARIA

INFANTILETAN 3garren POSTU BAT, ABSOLUTUETAN TXAPELDUNORDE BAT, EUSKADIKO TXAPELKETARAKO 5 GUTXIENEKO BERRI, 19 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 5 ERREKOR BERRI GIF 2 Sarian
  • Janire Berasarte hirugarren izan zen infantiletan eta Iñigo Ibarburu Txapeldunorde absolutu mailan
Pasa den larunbatean, errendimendu ibilbideko infantil, junior eta absolutuak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren GIF 2 Sarian parte hartzen. Bertan, taldeko 12 igerilari izan ziren lehian.



Kanporaketa eta finalez osatutako sari hontan, gure igerilari guztiak finaletan izan ziren eta denak benetan bikain aritu ziren.

Alde batetik, Janire Berasartek infantil kategorian hirugarren postua eskuratu zuen egindako frogei esker. Janirek 50, 200 eta 800 libreetan hartu zuen parte hiruretan marka pertsonalak lortuz. 50 libreetan 31''82 egin zuen, 200 libreetan berriz 2'33''15 eta 800 libreetan 10'59''63. Marka hauei esker lortutako puntuen arabera eskuratu zuen Janirek hirugarren postua. Gainera, hiru froga hauetan Euskadiko Txapelketarako gutxienekoak ere lortu zituen eta 800 libren 14 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen.

Bestetik, Iñigo Ibarburu ere izan zen podiumean. Iñigo txapeldunorde izan zen absolutu mailan.Iñigo 50 libre, 50 tximeleta eta 200 libren lehiatu zen. Markak hobetzerik izan ez bazuen ere, denboraldiko momentuaren arabera bikain aritu zen erregistro onak lortuz eta horrekin batera txapeldunordetza lortuz.

Euskadiko txapelketarako gutxieneko berrriak lortu zituzten beste bi igerilari Mikel Soto eta Nahia Jie Villamediana izan ziren. Lehenak, egindako 3 frogetan marka pertsonalak lortu zituen benetan bikain igeri eginez. Sotok 50 libren 28''94 marka pertsonala egin zuen, 100 bular frogan 1'20''55eko marka pertsonala eta Euskadiko gutxienekoa eta 200 bular frogan 2'56''45 egin zuen bere aurreko marka 20 segundutan hobetuz. Txapelketa hontan Mikel Sotok inoiz baino hobeto menderatu zuen 200 metroko bular estiloko froga eta horri esker benetan emaitza ederra lortu zuen. Bular estiloko bi frogetan, Mikelek 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen.

Nahia Jie Villamedianak gutxieneko berria 400 estiloetan lortu zuen, 6'03''36 eginez. Marka hau, marka pertsonala izateaz gain, taldeko 13 urteko eta absolutu mailako errekor berriak ere badira. Honetaz gain, 50 libreko marka pertsonala ere egin zuen Nahia Jiek (33''21).

Honetaz gain, Itsaso Tolosak 50 libreko 17 urteko taldeko errekor berri bat eta marka pertsonala lortu zuen (30''81), Haitz Mitxelenak 50 libren 27''61 eginez eta 200 libren 2'12''01 eginez ere marka pertsonalak lortu zituen, Jon Ibargoyenek 50 libreko marka hobetu zuen (30''26), Nora Irazustak 50 libre (33''80) eta 100 bizkar frogako marka pertsonalak lortu zituen (1'19''77), Garazi Alkortak 50 libren eta 200 libren markak hobetu zituen (31''29 eta 2'36''33) eta Beñat Alkortak 50 libre (31''11), 200 libre (2'34''94) eta 100 bular frogako (1'35''62) marka pertsonalak lortu zituen.

Marka hobekuntza hauekin batera, Haitzek eta Mikel Sotok egindako 50 libreko markekin Euskadiko Txapelketan 4x50 libre erreleboan parte hartzeko aukera ere lortu zuen taldeak.

Txapelketa amaituta igerilariek Lasarteko XXV Sarian izango dute hurrengo zita, etxean. Bien bitartean Mikel Esnal Bartzelonan izango da Euskadiko Selekzioarekin "Trofeu Ciutat Barcelona" Nazioarteko goi mailako txapelketan parte hartzen. Animoak guztiei eta egurra!!

Iruzkinak