URRE 1, ZILAR 1 eta 3 BRONTZE INFANTILETAN, ESPAINIAKO 4 GUTXIENEKO, EUSKAL HERRIKO BESTE 8, 53 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 20 ERREKOR BERRI eta ABSOLUTU MAILAKO NESKEN 3 ERRELEBOTAKO MARKA BERRI Tolosan ospatutako Gipuzkoako Udarako Txapelketan
- Naiara Lizasok Espainiako Juniorren Txapelketan parte hartzeko txartelak eskuratu zituen 50 libren (28''54) eta 100 libren (1'01''22). Iñigo Ibarburuk Espainiako Txapelketarako bi gutxieneko berri lortu zituen, bata 100 bizkar frogan (59''83) eta bestea 200 tximeletan, sekulako 2'08''77a eginez.
- Infantil kategorian, Enara Arrutik Urrea lortu zuen 50 bular frogan eta bi brontze (100 eta 200 bular). Leire Carcedok zilarra eskuratu zuen 50 bular frogan eta Nahia Jie Villamedianak brontzea 100 bizkar frogan.
Sekulako asteburua izan da pasatakoa. Herriko jaietan murgildu ezinik ginela gure igerilariek Gipuzkoako Txapelketan lehian izatea benetan pena merezi izana lortu dute. Beti diogu berdina baina oraingoan agian arrazoi gehiagorekin: guztiak benetan bikain aritu ziren asteburu osoan zehar. Zorionak EKIPO!!!
Horren erakusle, lortutako helburu, marka eta domina mordoa dira.Guztiak aipatzeak luze joko ligukeen arren, gutxi batzuk aipatzeak pena merezi du.
Alde batetik, Naiara Lizasok, urte osoan zehar helburu bezela bilatu dituen 50 libre eta 100 libreko Espainiako gutxienekoak lortu zituen. Naiarak 50 libren 28''54 egin zuen eta 100 libren 1'01''22. Egindako bi marka hauekin Junior eta Absolutuen Espainiako Txapelketan izango da Bartzelonan Iñigo eta Itsasorekin batera. Espainiako gutxienekoekin jarraituz, Iñigo Ibarburuk bi gutxieneko berri lortu zituen, eta hirugarren bat 15 ehunekogatik ez zuen lortu. Iñigo ikaragarri aritu zen eta horren erakusle dira 200 tximeletako 2'08''77a eta 100 bizkar frogako 59''83a. Guztira, 6 gutxieneko ditu Iñigok eta asteburu hontan beste bi gehiago lortzen ere saituko da.
Gutxienekoei dagokienean, Espainiakoak ez, baina Euskal Herrikoak lortu nahi zituzten igerilari gehienek helburua lortu zuten. Alde batetik, Leire Carcedok lehendik zuen 50 bular estilokoari 100 eta 200 bular frogetako gutxienekoak gehitu zizkion. Bestetik, Enara Arrutik Euskal Herriko Txapelketan aritzeko 50 bular frogako gutxienekoa lortu zuen. Nora Irazustak lehendik zituen gutxienekoez gain 100 librekoa, 200 librekoa eta 400 librekoak ere lortu zituen, azken hontan sekulako 5'13''53a egitea lortuz.
Mutiletan, Jon Ibargoyen-ek lehendik bazituen 100 eta 200 libreko gutxienekoez gain 400 librekoa ere lortu zuen asteburuan, honek ere sekulako marka polita eginez, 4'54''85. Mikel Esnalek 200 libreko Euskal Herriko gutxienekoa ere lortu zuen eta hau bere helburuen artean ez bazegoen ere, Euskal Herriko Txapelketan 50 eta 100 libreko Espainiako Txapelketako gutxienekoak lortzen saitzeko aukera bat gehiago bezala baliatuko du eta beraz, garrantzitsua zen emaitza on bat lortzea.
Infantiletan domina batzuk ere lortu genituen. Enara Arrutik 3 domina eskuratu zituen: urre bat 50 bular frogan 40''20 eginez eta bi brontze, bata 100 bular frogan 1'28''33 egitea lortuz eta bestea 200 bular frogan 3'11''63 markarekin. Nahia Jie Villamedianak ere brontzea eskuratu zuen 100 bizkar frogan eta froga berean Nora Irazusta 4garren izan zen.Leire Carcedok zilarra eskuratu zuen 50 bular frogan, 40''80rekin Enararen atzetik sailkatuz.
Marka pertsonalei dagokionez, Mikel Esnalek igeri egindako froga guztietan marka pertsonalak egin zituela aipatu beharra dago. Estilo libreko frogetan gure igerilari azkarrena denak 50 libreko frogan 24''06 egitea lortu zuen, 100 libren 52''68, 200 libren 2'00''06 eta 100 bizkar frogan 1'03''05. Itsaso Tolosa ere bikain aritu zen, 100 bizkar frogan taldeko errekorra eta bere marka berria 1'06''51ean utzi zuen eta 200 bizkar frogan 2'21''07an eginez gauza bera lortu zuen. Jone VAzquez-ek 800 eta 400 libreko markak hobetu zituen (10'19''19 eta 5'05''78), Janire Berasartek 100 librekoa (1'07''30), Nora Irazustak 7 marka pertsonal lortu zituen, esanguratsuenak 100 bizkar frogako 1'15''95a eta 200 bizkar frogako 2'39''62a.
Euskadiko gutxienekoak lortzeko oso gertu izan den beste igerilari bat Garazi Alkorta izan da. 100 libren batez ere oso gertu ibili zen egindako 1'05''50arekin ehuneko gutxi batzuetara geratuz. Garazik 100 tximeletako eta 50 libreko markak ere hobetu zituen (1'15''89 eta 30''31). Beñat Alkortak ere 5 marka pertsonal hobetu zituen esanguratsuena 200 estiloetako 2'46''75a izanik.
Froga indibidualez gain, erreleboetan bikain aritu ziren gure igerilariak. Mutiletan absolutu eta infantilak nahastuta egin behar izan genituen frogak eta logikoki ezin izan genuen emaitza handirik lortu baina erreleboak osatu zituzten guztiak bikain aritu ziren. Nesketan ere gauza bera gertatu zitzaigun eta lehen postuetan egoterik izan ez bagenuen ere, nere absolutu mailako taldeko 3 errelebotako marka berri ezartzea lortu zuten: bata 4x50 libren (2'00''01), bestea 4x100 libren (4'23''51) eta hirugarrena 4x100 estiloak erreleboan (4'51''89).
Lortutako marka eta taldeko errekor berri guztiak aipatzerik ez dugu baina arestian esan bezala mordoa izan ziren eta talde osoa benetan gustura bueltatu ginen Tolosan egindako txapelketarekin.
Asteburu hontan Euskal Herriko Txapelketak izango dituzte gure infantil, junior eta absolutuek. ANIMO eta ZORIONAK EKIPO!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina