TXAPELKETA BIKAINA ESKOLARREK!!
Pasa den igandean taldeko benkamin eta alebinak Legazpian izan ziren Eskolarren 50m-ko Sariko Finaletan parte hartzen. Bertan taldeko 18 haur izan ziren lehian eta guztiak bikain aritu ziren zenbaitetan podiumean ere egotea lortuz.
- Txikiek 3 urre eta 2 zilar eskuratu zituzten
Pasa den igandean taldeko benkamin eta alebinak Legazpian izan ziren Eskolarren 50m-ko Sariko Finaletan parte hartzen. Bertan taldeko 18 haur izan ziren lehian eta guztiak bikain aritu ziren zenbaitetan podiumean ere egotea lortuz.
Tximeletako finaletan Ane Artola, Ainhoa Martin, Lander Sorozabal eta Iñaki Arregi aritu ziren, lehen hirurak A finaletan eta laugarrena B finalean. Ane Artolak bigarren izan zen eta zilarrezko domina lortu zuen, Ainhoa Martin berriz txapeldun izan zen, Lander bosgarren sailkatu eta Iñaki B finalean hirgarren izan zen (sailkapenean 9garren).
Bizkar estiloan, Joane Arzalluz eta Unai G. Somovilla txapeldun izan ziren euren kategoriatan, Paula Sevillano bosgarren izan zen A finalean igeri eginez. B finaletan Yaiza Martin, Unai Lizartza eta Ibai Estanga aritu ziren, hamaika, zazpi eta zortzigarren postuak buruz buru eskuratuz.
Bular estiloan berriz, Leire Martin txapeldun izan zen. Lander Azkarate A finaleko bosgarren postuan sailkatu zen eta inal berean Unai Rodriguez seigarren izan zen.
Azkenik, estilo libreko finalean, Aintzane Sarobe bigarren izan zen zilarrezko domina eskuratuz.
4x50 libre errelebuetan, benjaminek (Unai Barcina, Noel Conde, Nora Imaz eta Uxue Centeno) B finalean bigarrean postuan sailkatzea lortu zuten eta alebinek berriz A finaleko laugarren postua eskuratu zuten.
Zorionak guztioi!!
Zorionak guztioi!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina