INFANTILEN UDARAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

BI ZILAR eta BRONTZE BAT, TALDEKO 4 ERREKOR BERRI, ERRELEBUETAKO TALDEKO MARKA BERRI BAT, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BAT eta 12 MARKA PERTSONAL Galdakaon ospatutako Inafntilen Euskal Herriko Txapelketan
  • Irati Arzalluz-ek 50 libreko Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 30''01 eginez, baina, parte hartzeko froga luzeago batean gutxienekoa eduki behar duenez, ezin izango du Sabadell-en lehiatu.


Pasa den uztailaren 4ean eta 5ean taldeko zenbait infantil Galdakaon izan ziren Euskal Herriko Udarako Txapelketan lehian. Bertan taldeko bi mutil eta bost neska izan ziren parte hartzen. Mutiletan Beñat Alkorta eta Jon Ibargoyen, eta anesketan berriz Nora Irazusta, Nahia Jie Villamediana, Irati Arzalluz, Leire Carcedo eta Maria Garasa. Guztiek denboraldiari amaiera ona eman zioten azken txapelketa honekin.


Irati Arzalluz 50, 100 eta 200 libren eta 50 tximeletan aritu zen, azken hontan sailkapeneko bigarren postua eta zilarra lortu zuelarik 33''09 eginez eta 13 urteko taldeko errekor berria ezarriz. Beste bi frogatan ere 13 urteko taldeko errekor berriak ezarri zituen marka pertsonalak egiteaz gain: 200 libren 2'22''50 eginez eta Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 25 ehunekotara gertauz eta baiata 50 libren ere. Azken hontan 30''01 egin zuen Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortuz, baina kategoria hontan 50ekoa bakarrik ezin denez egin, froga luzeago batean gutxienekoa izan gabe ezin parte hartu. 100 libren ere marka pertsonala egin zuen 1'05''63 eginez. Hemen 18 ehunekotara geratu zen. Maila altua eman du Iratik eta froga guztietan Espainiako gutxienekotik ehuneko gutxi batzuetara geratu da. Hala ere, bere ahalmena maila horretan dagoela erakutsi du eta ziur gaude datozen denboraldietan pixkanaka goruntz egingo duela. Zorionak!

Nahia Jie Villamedianak zilarra eskuratu zuen 200 bizkar frogan eta brontzea 200 estiloetan, beraz bitan izan zen podiumean. 100 bizkar frogan laugarren izan zen. HIru froga hauetaz gain 100 libren ere aritu zen Nahia Jie. 200 bizkar frogan izan ezik gainontzeko hiruetan marka pertsonalak egin zituen Nahiak eta 200 estiloetan, 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berri bat ere bai 2'36''32 eginez. 100 librean marka pertsonala egitea lortu zuen 1'04''71 markarekin (tartean 50 libreko marka 31''20rekin hobetuz). 200 estiloetan Espainiako Txapelketarako gutxienekotik segundu eskas batera geratu zen Nahia eta antzeko zortea izan zuen gainontzeko hiru frogetan ere. Ea pixkanaka saltotxo hori ematea lortzen duen. Animo!

Nora Irazustak gogotsu egin zuen lehen jardunaldiko 50 bizkar froga, bere marka pertsonal berria 35''28an utziz. Gerora ordea, gaixotu egin zen Nora eta bere froga nagusian, 800 libren, ezin izan zuen parte hartu. Igandeko frogetan ere pattal xamar aritu zen Nora baina hala ere taldekideei erreleboetan ahalik eta onena ematen lagunduz aritu zen. Txalogarria bere jarrera. Pena bat izan zen, 800 eta 200 librean marka ederrak egiteko moduan zegoela uste dugu eta. Hala ere, gauzak tokatzen diren bezela etortzen dira eta aurrean ezin ezer egin. Aupa Nora!

Neskekin amaituz, Leire Carcedo eta Maria Garasa bakoitza banakako froga bakarrean aritu zen. Leire 50 bular frogan eta Maria 50 libre frogan. Leire irteera emateko garaian azkarregi irten eta deskalifikatua izan zen eta Mariak bere frogan 33''10 egin zuen. Biak, banakako frogaz gain erreleboetan aritu ziren gainontzeko hirurekin batera, taldeko frogan lagunduz eta parte hartuz. Maria 4x100 libre errelebuan aritu zen eta Leire 4x100 estiloetan eta 4x200 librean. Gainontzeko hiru neskak Irati, Nahia Jie eta Nora izan ziren errelebuetan.

Mutiletan, Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta aritu ziren. Biak 50, 100 eta 200 libren aritu ziren. Beñatentzat laugarren froga 200 estiloak froga izan zen eta Jonentzat berriz 400 libre. Bi mutilak ez
ziren oso fin ibili. Jon iBargoyenek 400 libreko marka hobetzea lortu zuen bakarrik, hontan 4'51''73. Nahiko astun aurkitu zen asteburu osoan Jon eta aurreko egunetan erabat gogotsu eta fin entrenatzen aritu bazen ere ezin izan zuen bere onena eman. Beñatek 50 libre eta 100 libreko markak hobetzea lortu zuen, lehenengoan 28''91 eginez eta bigarrenean aldiz, kronoa 1'03''53an geratuz. Zorionak bioi!





Marka hauetaz gain, neskek 4x200 libre errelebuko marka 6 segundutan hobetzea lortu zuten. Modu hontan infantil kategorian, froga hontako marka 9'58''63an utzi zuten, lehen aldiz 10 minututik jaistea lortuz, zorionak neskak!!


Orain ondo irabazitako oporraldia dute denek. Udaran zehar beste gauza batzuk egin, pilak ondo kargatu eta irailaren 14an berriro ere pixkanaka martxa hartzen joateko. Zorionak denoi egindako denboraldiagatik eta oso ondo pasa merezitako oporrak! Aupa ZUEK!!


TXAPELKETAKO BIDEOA HEMEN ETA YOUTUBEN IKUSI DEZAKEZUE

Iruzkinak