UDARAKO EUSKAL HERRIKO JUNIOR-ABSOLUTUEN TXAPELKETA

3 URRE, 3 ZILAR eta 5 BRONTZE, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 14 TALDEKO ERREKOR BERRI ETA 14 MARKA PERTSONAL Gasteizen

Gure junior eta absolutuak bikain ibili dira pasatako asteburuan Gasteizen ospatutako Euskal Herriko Txapelketan. Domina ugari eta marka ederrak egitea lortu dute gure gazteek beste behin ere maila bikaina dutela erakutsiz.


Asteburua benetan gogorra izan bada ere ( jardunaldi oso luzeak eta bero ikaragarria igerilekuan), gure igerilariek ondo moldatzen jakin dute. Guztira 10 igerilari izan ditugu Gasteizen, Nahia Zudaire igeriketa egokituan eta gainontzeko 9ak junior-absolutuen txapelketan lehian.

Dominak
Dominei dagokionez, Iñigo Ibarburuk hiru urre eskuratu zituen, horietatik bi 100 tximeleta frogan (bata junior kategorian eta bestea absolutu mailan), eta bestea 50 tximeleta frogako junior kategorian. Lortu zituen bi brontzeetatik bat azken froga hontan izan zen baina absolutu mailan. Azken brontze bat ere eskuratzea lortu zuen Iñigok, junior kategoriako 50 libre frogan hirugarren sailkatuz.

Haitz Mitxelenak gure taldekideeek eskuratutako zilar bakarra lortu zuen. zilar hau 200 tximeleta frogan izan zen, eta bertan Haitz bigarren sailkatu zen absolutu mailan.

Domina eskuratzen hirugarren taldekidea Mikel Esnal izan zen. Esnalek brontzea eskuratu zuen absolutu mailako 100 libre frogan. 

Igeriketa egokituan, Nahia Zudaire ere bikain aritu zen eta domina uzta handia ekarri zuen. Nahiak bi zilar eta 2 brontze eskuratu zituen. Lehenak 50 libre eta 50 bizkar frogetan eta bigarrenak 200 libre eta 100 libre frogetan.

Bestelako markak

Dominarik eskuratu ez bazuen ere Naiara Lizaso bikain aritu zen, behin eta berriro 50 libreko Espainiako gutxienekoa egin asmoz. Saiakera berri bat egiten zuen bakoitzean gehiago gerturatzen zen baina ehunekoak ehuneko, bostera geratu zen azkenean. 

29''10, 28''92, 28''77 eta 28''70 izan ziren Naiararen saiakerak, 50 bakoitzean aurrekoan burututako akatsak bikain zuzenduz aritu zen baina azkenean ezin 28''65eko marka erdietsi. Hala ere marka pertsonal bikaina eta taldeko absolutu mailako errekor berria. Zorionak Naiara!

Itsaso Tolosak ere marka bikaina eskuratu zuen azken jarduinaldiko azken froga zen 50 tximeletan. Txapelketan zehar bizkar estiloko frogetako markak hobetzerik izan ez bazuen ere, azken froga hontan Espainiako txapelketarako gutxienekoa, marka pertsonal berria eta taldeko absolutu mailako errekorak eskuratu zituen 29''96 eginez. Izugarria!

Jone Vazquez-ek 800 libreko marka pertsonala eta taldeko errekorra 10'32''65ean utzi zuen absolutu mailan eta froga berean Janire Berasartek 10'53''70ean 15 urtekoa. Janirek 200 libreko marka pertsonala ere egin zuen 2'32''37 markarekin. Jonek, paseetan, 400, 200 eta 100 libreko igerileku luzeko marka pertsonalak ere hobetzea lortu zuen.

Mikel Sotok igeri egindako guztia hobetu eta taldeko errekor bihurtu zuen, froga ederrena 200 bular izanik. Froga hontan Sotok 2'45''81 egin zuen aurreko marka pertsonala ia 15 segundutan hobetuz eta benetan bikain igeri eginez. 100 bular frogako marka pertsonala ere egin zuen (1'17''34) eta baita 50 bular frogakoa ere (34''94).

Haitz Mitxelenak zilarra eskuratzeaz gain 400 estiloetan marka pertsonala eta taldeko errekorra lortu zituen 5'15''34 eginez. Hala ere tximletako hiru frogertan azken bi urteetako maila onenean aritu zen bere marka pertsonalak ehunekoetara berdinduz eta sasoi on baten erakustaldia emanez. Datorren denboraldian aurtengo bidetik jarraituko dugu eta marka horiek hobetzerik dugun.

Azkenik, Mikel Esnalek, inoiz baino azkarrago, inoiz baino indartsuago, baina ezin izan zuen 50 libreko marka hautsi eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu. Hala ere 100 libren brontzea izan zen eta lehian gauzak horren ondo atera ez bazitzaizkion ere (txapelketak berak eta egoerak ere ez zuen askorik lagundu), beti bezain gogotsu aritu zen, taldekideentzat bakarrik ez, igerilekuko gazte gehienentzat bertan zeuden eredu garbietako bat izanik. Aupa hi!

Gauzak honela, nagusiek amaitu dute euren udarako EH-ko txapelketa. Asteburu hontan infantilen txanda izango da, Galdakaoko Urreta kiroldegian. Ea nagusien mailari eusterik baduten. Aupa gaztiak!!

Lehiaketa osoa zuzenean ikusteko aukera izan zen streaming bidez eta hemendik, euskeraren presentzia eskasa izan bazen ere, benetan maila altuko emanaldiak eskeini zizkigutela esan beharra dago eta alde horretatik zorionak eta eskerrak eman behar dizkiegu antolatzaileei, igeriketari, emanaldi honekin emandako bultzadagatik. Aupa Zuek!!

FROGA GUZTIAK HEMEN



Iruzkinak