Lehiaketa denboraldiari hasiera ematen lehenak izan dira alebinak. Pasa den larunbatean 2004 eta 2003ko neskak eta 2003 eta 2002ko mutilak Tolosan izan ziren lehen jardunaldi hontan parte hartzen.
Alebinen kasuan, berrikuntza batekin dator euren liga. Izan ere, aurtegoan, Espainiako Federazioak antolaturiko ligaren barruan lehiatuko dira eta jardunaldiak bertatik bideratuta datoz. Liga honek 7 jardunaldi izango ditu eta gutxi gora-behera hilabetean bat ospatuko da.
Lehen jardunaldi hontan, denek bi froga izan zituzten aukeran: 400 libre eta 200 estiloak frogak. Gehientsuenek biak burutu zituzten eta bakar batzuek bata edo bestea bakarrik. Guztira adin tarte hauetako 22 haur izan ziren lehen jardunaldi hontan parte hartzen eta denetik izan bazen ere, gure gaztetxoek maila ederra eman zuten.
Neska eta mutilen bi urteetan, gure igerilarietako asko lehen postuetan sailkatu ziren. Unai G. Somovilla lehen postuan sailkatu zen 2003koen 400 libre frogan eta adin bereko nesken roga berean Leire Martin ere lehen postuan sailkatu zen eta Ainhoa Martin berriz, bigarren. 2002ko mutilen 200 estiloak frogan Lander Sorozabal hirugarren izan zen eta Iñaki Arregi bosgarren. 2004ko nesken froga berean Joane Arzalluz-ek ere hirugarren postua eskuratu zuen lehenengoarengandik segundu erdira bakarrik. Antzeko emaitzak izan genituen 2002ko mutilen 400 librean eta 2003ko nesken 200 estiloetan ere.
Orokorrean, hasi berria den denboraldi hontan benetan gustura atera ginen. Gure igerilariek benetan maila ona eman zuten (froga eta adin gehienetan gehienak lehen hamarretan sailkatu ziren) eta ligaren sailkapen orokorrean nola sailkatu diren ikusteko irrikitan gaude. Horretarako pixka bat itxaron beharko dugu.
Alderdi negatiboan, jasandako deskalifikazio gutxi batzuk, batez ere 200 estiloak frogan. Lanean jarraituko dugu, hasi besterik ez dugu egin eta...
Larunbat hontan infantil, junior eta absolutuen txanda izango da Neguko Ligako 1. Jardunaldiarekin. Jardunaldi hau Lasarteko igerilekuan ospatuko da eta beraz, etxean arituko dira gureak.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina