KZL eta TEST 5. JARDUNALDIA

LIGARI AMAIERA BIKAINA EMAN ZIOTEN GURE TXIKIEK ORDIZIAN

Pasa den larunbatean benjamin kategoriako bosgarren eta azken Liga jardunaldia ospatu zen Ordiziako Majori kiroldegian. Gure igerilari txikiek giro ederrean, taldekideak animatuz eta denbora bikainak eginez agurtu zituzten aurtengo Kirol Zehaztasun Liga eta Test Jardunaldiak

Ordizian 2007 eta 2008 urteko ("A" kategoria)  neska-mutilek 100 metro lau estiloetan proba burutu zuten, 2005 urteko neska-mutilek eta 2004 urteko mutilek ("B" kategoria) 50 edo 100m tximeleta estiloan eta 200 metro lau estiloetan probak izan zituzten. Errelebuei dagokienez "A" kategoriakoek 6x25 metro lau estiloetan errelebu mistoa izan zuten eta "B" kategoriakoek 4x50m bular estiloan, bai mutiletan eta baita nesketan ere.


"A" kategoriako neskei dagokienez, 100 estiloak proban, Garazi Etxeberriak eta Nerea Irazuk 2. eta 3. posutak eskuratu zituzten 1'47''51 eta 1'49''01 denborak eginez hurrenez hurren.

"B" kategorian berriz 100 metro tximeleta estiloko proban gure neskek lehen lau postuak bereganatu zituzten, Udane Azkarate lehenengo postuan (1'59''24), Maddi Carcedo bigarren (2'00'64), Nora Imaz hirugarren (2'00''92) eta Enara Elvira laugarren (2'06''88). Jardunaldi hontan 100 tximeleta poba burutzeko gai izan ziren lau neska bakarrak gureak izan ziren eta bai distantzia eta baita estiloa bera ere modu egokian gauzatzeko gai izan ziren. Aupa Zuek!!

"B" kategoriako mutilen 200 estiloak proban Iker Felipek 6. postua lortu zuen 3'25''32-ko denbora eginez. Nesketan berriz, Nora Imazek 4. postua lortu zuen 3'43''41-ko denborarekin.

Liga jardunaldiari amaiera emateko "B" kategoriako errelebuak egin ziren eta bertan mutilek 4. postua lortu zuen 3'49''88 denbora eginez. Neskek lehen postua lortu zuten errelebu oso lehiatu baten ondoren 3'38''51 denborarekin.

Honekin 2015-2016 denboraldiko Kirol Zehaztasun Ligari amaiera eman zitzaion, GUre txikiek lan bikaina egin dute bai KZL ligan eta baita Test probetan ere, denboraldi osoan zehar aurrerapausoak emanez eta etengabeko hobekuntza eta ikaskuntza batean barneratuz. Hemendik zorionak denei egindako lanagatik.

Txikientzat, hurrengo zita Lasarteko XXVII Saria izango da, gehienentzat etxean ospatuko duten gure taldearen egunean burutzen dugun sarian. Egu hori buruan hartuta, geratze diren asteetan lanean jarraituko dute, taldearen egun handian ahalik eta onenak emateko.

ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak