2 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI Malaga-n.
- Esperientzia bikaina izan du Irati-k Málaga-n.
Pasa den astean Irati Arzalluz Malaga-n izan da Infantil Mailako Espainiako XXXVIII Udarako Txapelketan parte hartzen.
Berarentzat horrelako txapelketa batean lehen aldia zen honetan, 50 eta 100 libre probatan aritu da Irati eta bietan baita bikain aritu ere.
Lehen proba ostegunean izan zuen, 100 libre proba. Iratik 1:04,24 egin zuen 14 urteko taldeko errekor berri bat ipiniz eta bere marka pertsonala hobetuz. Proba honetan 62garren amaitu zuen. Bere bigarren proba, 50 librea, igandean izan zuen. Proba honetan, ehunekoan bezela, marka pertsonala eta taldeko 14 urteko errekor berri bat erdietsi zuen Iratik 29,55 eginez. Azken proba honetan 59garren izan zen Irati.
Markak hobetuta eta esperientzia ederrarekin amaitu du Iratik denboraldia. Orain ondo merezitako atsedena eta irailean berriro ere lanera. Zorionak!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina