Asteburu honetan zehar taldekideak hitzordu ezberdinetan arituko dira:
Batetik, taldeko junior eta absolutuak Bergaran izango dira, Gipuzkoako Udako Txapelketa Nagusian lehian; bertan izango dira Nora Miguelez eta Amaiur Iparragirre taldekideak. Txapelketa bi jardunalditan ospatuko da: larunbatean goiz eta arratsaldeko saioak izango ditu eta igandean berriz goizekoa bakarrik. Goizeko saioak 10:00etan hasiko dira eta larunbat arratsaldekoa berriz 16:30etan.
Bestetik, hainbat igerilari Beasaingo Antzizar kiroldegian arituko dira XXIII. Leire Contreras memorialean, Igartza taldeak antolatutako goiz-pasa herrikoi batean. Goizeko 10:30tan igerilarien probak hasiko dira, 11:30tan australiar proba herrikoiak izango dituzte eta ondoren parte-hartzaileentzat hamaiketakoa egongo da.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina