4 URRE, 4 ZILAR eta 2 BRONTZE, 7 FINAL, 21 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 8 ERREKOR BERRI eta EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT EKARRI DITUZTE GURE 4 NESKEK TARBESetik
Pasa den asteburu hontan Nahia Jie Villamediana, Paula Sevillano, Ainhoa Martin eta Leire Martin Tarbes-en izan dira "27eme Nautiques de Tarbes" lehiaketan Gipuzkoako Selekzioarekin parte hartzen. Bertan benetan bikain aritu dira laurak, igeri egindako proba guztietan marka pertsonalak egitea lortuz eta tartean taldeko errekor berriak lortuz eta Euskadiko errekor berri bat ezarriz.
Nahia Jie Villamediana 50 tximeletan, 100 librean eta 100 bizkar probatan aritu zen. Bizkar estiloko 100ekoan finalerako sailkatu zen Nahia, serieetan 1:16,38 eginda. Proba honetako finalean, konfiantza handiagoarekin, sailkapen probako marka birrintzea lortu zuen 1:13,65 eginez eta junior kategorian 4garren postuan sailkatuz. Igandeko saioetan, 50 tximeleta probari ekin zion lehendabizi eta 32,58 eginez finaerako sailkatu zen. Proba honetako finalean marka berriro ere hobetzea lortu zuen Nahiak eta bere onena 32,04an utzi zuen 6garren sailkatuz. Bere azken proban, 100 librean, Nahiak, 1:06,38 egin zuen arka pertsonal berri bat eskuratuz.
Paula Sevillano estilo libreko 50, 200, 400 eta 800 metrokoetan aritu zen. Larunbatean, Paula 800 librean aritu zen, eta baita bikain aritu ere. Proba honetan bere aurreko marka 18 segundutan hobetzea lortu zuen 9:54,70 bikain eginez eta 6garren sailkatuz. Igandeko jardunaldian berriz, 200 librean 2;21,06an utzi zuen bere marka berria, 50 librean 30,32rekin finalerako sailkatu zen 8garren postuan amaituz eta 400 librean 4:55,34rekin 8garren izan zen baita ere.
Ainhoa Martín 100 eta 200 bular, 100 tximeleta eta 200 bizkar probatan aritu zen, denetan bikain. 100 bular proban 1:17,51ean uzti zuen bere marka pertsonal berria eta finalerako hirugarren denborarekin sailkatu ondoren finalean txapeldun izatea lortu zuen. 100 tximeletan 1:12,23rekin finalerako sailkatu ondoren, 1:10,09rekin brontzea eskuratzea lortu zuen finalean. Bular estiloko 200ekoan, sekulako 2:44,10 eginaz eta horrekin ehuneko gutxigatik Euskadiko Errekorrak egin ez zuelarik, sailkapenean 2garren izan zen eta horrekin batera zilarra eskuratu zuen. Bizkar estiloko 200ekoan marka pertsonal berri bat eta 8garren postua eskuratu zituen Ainhoak (2:34,92).
Banakako probaz gain, Ainhoa 4x100 lau estiloetako nesken errelebua ere izan zen, bular estiloko posta burutzen. Errelebu hau txapeldun izan zen, urre berri bat eskuratuz.
Leire Martín era sekulako aritu zen. Banakakoetan, 50 bizkar eta 100 bizkar eta 200 eta 400 estiloetan aritu zen eta baita nesken 4x100 libre eta 4x100 estiloak errelebuetan ere. 50 bizkar estiloko finalean 31,91 egin zuen Leirek zilarra eskuratuz. Gauza eta postu bera lortu zuen 100 bizkar proban, 1:08,51rekin zilar berri bat eskuratuz. Gerora, lau estiloetako errelebuan proba honetako marka hobetuko zuen Leirek, lehen postan 1:08,44 eginez. 200 estiloak proban, Leire 3garren izan zen 2:30,15ekin eta bere marka onena 400estiloetan iritsi zen, proba honetan erabat nagusi izanez eta 5:12,79rekin Euskadiko Errekor berri bat ezarriz.
Ainhoaren kasuan bezela, 4x00 estiloak errelebuan txapeldun izan ziren eta 4x100 libre errelebuan berriz 2garren, zilarra eskuratuz.
Asteburu ikaragarria laurek.
Aupa neskak! Zorionak eta animoak lanean jarraitzeko!! Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina