KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 1. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 1ª JORNADA DE LA LIGA ALEVÍN

GIRO BKAINA ALEBINEN LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN
  • Gureak sendo hasi dira eta bi igerlarik Gipuzkoako Udarako Txapelketarako sailkapena lortu dute jada.
Urriak 28ko larunbat arratsaldean Alebinen Ligako denboraldiari hasiera eman zitzaion Ordiziako Majori kiroldegian. Gure taldeko igerilariak gogotsu iritsi ziren ordurarteko lanak emandako fruituak ikusteko. Liga honetan, 2005ean eta 2004an jaiotako mutilek eta 2006an eta 2005ean jaiotako neskek hartzen dute parte. Lehen jardunaldi honetan, alebin kategoriako 12 gaztetxo izan genituen gure taldetik lehian.


Proba egitaraua honakoa izan zen: 400 metro estilo librean adin guztientzat eta 200 metro lau estiloetan zaharrenentzat eta 100 metro lau estiloetan gazteenentzat. Lehen jardunaldi honetarako ez zegoen erreleburik proba egitarauaren barruan.

Lehen jardunaldi hau oso garrantzitsutzat jotzen dugu, bere baitan hartzen dituen proben garrantziagatik batez ere. Jardunaldi honek, gure haurrak fisikoki nola dauden ikusteko balio digu eta baita lau estiloen inguruko ikaskuntza nola daramaten ikusteko ere. Horretaz gain, proba hauek distantziatan ertainak diren arren, adin hauetako igerilarientzat erronka haundia izaten dira, eta euren kontrolpetik ateratzen direnez, esfortzua neurtzen ikasteko eta ausardia ateratzeko oso baliagarriak izaten dira. Zentzu horretan, oraindik ere, logikoki, asko hobetzeko daukagula ikusi genuen, baina jardunaldiak aurrera joan ahala arlo horiek menperatzen ikasiko dutela ziur gaude. 

Emaitzei dagokionez, gure egoitzan, gure zenbait haur lehen postuetan izan ziren, aurretik azaldutako arlo horietan ondo moldatu zirela erakutsiz. Egindako markei esker gainera, NOra Imaz-ek eta Eneko Elizasu-k Gipuzkoako Alebinen Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak eskuratu zituzten jada, biek ere burututako bi probatan gainera, 400 librean eta 200 estiloetan. Udane Azkarate ere oso gertu ibili zen, 400 librekoa segundu bakarrera utziz.

Hurrengo jardunaldia etxean izango dute alebinek, benjaminekin batera hil honen 11ean Andoainen ospatuko den Alebin Ligako bigarren jardunaldian.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak