LEIRE MARTINEK ZORTZIGARREN POSTAN AMAITU ZUEN MATAROKO 3000 METROETAN
Pasa den asteburuan, larunbatean, Leire Martin taldekidea Mataró-n izan zen, Espainiako Luzera Handiko Txapelketan parte hartzen. Infantil kategoria barruan, Lasarte.Orian jokatutao Euskal Herriko Luzera Handikoan 2000 metrokoan nagusi izan ondoren, igrileku luzeko 3000 metroetara egin behar izan zuen salto oraingoan.
Aldaketa horrekin ez en kokildu Leire eta benetan proba txukuna burutu zuen, mota honetako probatan duen esperientzia falta nabarmena izan bazen ere.
Leirek igerileku luzeko 3000 metroak 38 minutu 20 segundu eta 26 ehunekotan amaitu zituen, benetan esfortzu haundia eginaz eta erabat ezezagun zuen iraupen horretako proba bati modu ezinhobean aurre eginaz.
Lehen 1000 metroetan besteen erritmoak lagunduta nahiko pase ona egin zuen Leirek, 12 minutu 22 segundu eta 23 ehunekotan kilometroa osatuz. Bigarrenerako, nekea nabaritzen hasi zitzaion baina erritmoari nahiko ondo eutsi zion eta 12 minutu 55 segundu eta 53 ehunekotan pasa zuen. Azken kilometroan, denak emanez, 13 minutu segundu 1 eta 57 euneko behar izan zituen, amaieran 38 minutu 20 segundu eta 26 ehuneko denbora eta zortzigarren postua lortzeko.
Proba berezia antolaketan ere
Antolaketari zegokionez ere, proba berezia zen hau. Iraupena luzea izanik, infantil mailako neska eta mutilek, denek elkarrekin egiten baitute igerian. Modu horretan, kale bakoitzean, bati ezkerretik igeri egitea egokitzen zaio eta besteari eskuinean. Antolaketa horrek, geri egiteaz gan, beste zenbait gauza ere kontutan hartzea eskatzen du eta esperientzia ere behar da horretarako. Irteera ere uretatk egiten da arrazoi horrengatik. Kasu honetan, Leireri ezkerretik igeri egitea egokitu zitzaion.
Lehiaketa honekin, esperientzia falta nabarmena zuen arren, sekulako ausardia erakutsi zue Leirek eta baita gauza berriak probatzeko grina ere. Benetan gauza garrantzitsuak igeriketa bezalako kirol batean aurrera egiteko.
Igerikeu laburrera buelta
Larunbateko Iraupen Luzekoaren ondoren, igandean Leire Irunen izan zen, ganontzeko taldekideekin batera Gipuzkoako Neguko Txapelketan. Han ikaragarri aritu zen.
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina