ALEBINAK TXUKUN HERNANIN JOKATUTAKO LIGAKO LAUGARREN JARDUNALDIAN
22tik 18 alebinek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako gutxienekoak lortu dituzte.
Alebinen taldeak, euren ligako laugarren jardunaldia Hernaniko Udal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 15 haur izan ziren lehian.
Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 metro lau estiloetan proba eta 100 bizkar proba izan zituzten.
Probei dagokionez, lau estiloetako 200 metroetako proba izan zen esanguratsuena, lau estiloetako hobekuntza teknikoaren nondik norakoa ikusteko balio izan zuen, arautegiaren inguruko arloa aztertzeko eta adin hauetan garrantzitsua den distantzia eta proba bezala, proba bera baloratzeko. Orokorrean, guztiak bikain aritu zirela esan beharra daukagu eta aurreko guztiaz gain esfortzu fisikoa modu egokian kudeatzeko gai izan zirela ere bai.
Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, eta aurrekoetan bezala, hobekuntzarako egin ditzaketen zenbait gauza ikasteko balio izan zien jardunaldiak.
Jardunaldi honetan, 4x100 metro estilo libreko errelebua izan zuten gure neskek saioa amaitzeko. Errelebuetan bi talde aurkeztu genituen, bata 2006ko neskek osatua eta bestea 2007ko neskekin. Helduenen taldea nagusi izan zen Hernaniko igerilekuan.
Laugarren jardunaldi honek, otsailaren 2an eta 3an Bergarako Agorrosin igerilekuan jokatuko den Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketarako beharrezko gutxinekoak lortzeko epemuga ezarri du eta gure taldekide gehienek lortu beharreko gutxienekoak lortu dituzte bertan parte hartzeko.
Gauzak horrela, bertan izango dira nesketan: Ane Mateos, Nahia Goenaga, Miren Sarobe, Andrea Lobato, Alba Escribano, Garazi Etxeberria, Ruth Pelayo, Izaro Audikana, Nerea Irazu eta June Lopez. Mutiletan: Unai Barcina, Oier Mateos, Julen Azpiroz, Haritz Gomez, Iker Gandia, Iker Gorostegui eta Jon Pelayo.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina