Jarraian Andoaingo Allurralde kiroldegitik eskuratutako informazioa uzten dizuegu, Andoaingo igerilekuaren erabilpenari dagokiona.
Elkarteak igerilekua erabiltzeko aukeraren inguruan galdetuta, oraingoz kiroldegiko espazioak lehiaketak izango dituzten elkarteei bakarrik zabalduko zaizkiela adierazi digute, beraz, oraingoz aukera bakarra norbanako erabiltzaile gisa joatea da. Araudia eta eskaerak egiteko modua beheko estekan aurkituko duzue.
Norbaitek igerilekura entrenamendu bat gauzatzera joateko asmoa badu, nahi izanez gero entreamenduren bat prestatzeko eskatu dezake eta pasako diogu.
Informazio gehiago: http://kirola.andoain.eus/eu/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina