Jarraian gure babes osoa duen BULTZA KIROLA EUSKADI plataformak argitaratutako
komunikatuaren transkripzioa uzten dizuegu.
Euskadin, 2021eko urtarrilaren 29an
Urkullu jaun agurgarria eta LABIko aholkulariak, ohar honi hasiera eman
ahal genioke, aurretik argitaratu ditugunetan bezala, kirola garrantzitsua
izanda ez dela arazoa, konponbidearen parte baizik eskatuz. Horretarako
dozenaka azterlan epidemiologiko, beste herrialde eta estatu komunitateetako
adibide eta abarrez baliatuz.
Gure ustetan ordea, hori jada ez da beharrezkoa, gai hau arautzen duten
azken bi dekretuetan (1/2021 eta 4/2021) argi eta garbi ikusten bait da zuen
kirolaren ikuspegia aldatu egin dela, orain kirola konponbidearen parte gisa
ikusten duzuelarik, eta ez arazo bat bezala.
Pena da dagoeneko pandemiaren 10 hilabete igaro direla eta ondorioz,
gizarteak eta, bereziki, gure sektoreak, esfortzu handiz (norbanakoak eta
ekonomikoak) lortutako osasun eta ohitura osasungarriak galdu direla. Prezio
altua ordaindu behar izan dugu, gazte eta haurrek beraien ohiko
kirol-jarduerak zirenak utzi eta beraietatik hurrundu bait dira. Bestalde,
gure sektorearekin lotutako kirol-teknikarien eta langileen ERTE eta
kaleratzeak jasan behar izan ditugu eta baita zenbait kirol-erakundeen
desagertzea ere.
Dekretu hauen bidez frogatzen da Eusko Jaurlaritzak aitortzen duela akats
bat egin duela azken hilabeteotan, batez ere azaroaren 6-an kaleratutako
dekretuaz geroztik, argudio eutsiezinekin, hala nola Gabonetako oporrak edo
mugikortasunari buruz hartutako erabakiak, edo berriki EJ-ko kide bati
kirolarien gurasoen mugikortasuna eta sozializazioa saihesteko inguruan
entzundako azken argudioak entzun ondoren.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu duenez, hartutako erabakiak osasunaren eta
ekonomiaren arteko orekan pentsatuz eman dira; izan ere, osasunik gabe ez
dago ekonomiarik eta ekonomiarik gabe ez dago osasunik. Beraz, baieztapen
horrekin ados egonda, uste dugu berriro ere gure sektorearekin nahasten
direla.
Ez gara aisialdia, ezin gaituzte alderatu beste sektore batzuekin, naiz
eta, antza denez, alderatzen ari gaituzten.
Ados egongo zarete udalerrien kutsadura-indizea edozein dela, hezkuntzak
funtsezkoa izan behar duela, osasuna bilatzeak funtsezkoa izan behar duela,
ekonomiaren hobekuntza bilatzeak funtsezkoa izan behar duela eta inoiz ez
gelditzeko modua bilatu behar dela esatean. Beraz, egoera bakoitzean
elkarrekin bizi ahal izateko neurriak erregulatu behar ditugula, etxeko
konfinamendua beste erremediorik ez dagoenean izan ezik.
Puntu honetan ados bagaude, ados egongo zarete ere, beste edozein sektorek
ez dituela balantza berean jartzen HEZKUNTZA, OSASUNA ETA EKONOMIA,
KIROLAREN kasuan bezala. KIROLEAN, OSASUNA, HEZKUNTZA ETA EKONOMIA
proportzio berdinean gehitzen dira.
Beraz, ohar honetan, erabakiak hartzeko azaldutako irizpideekiko
KOHERENTZIA edukitzea baino ez dugu eskatzen.
Irizpide hauen arabera, KIROLA FUNTSEZKOA DA eta horrela TRATATU behar
da, eta irtenbideak bilatu behar dira, IA14 indizea 500 baino handiagoa
duten udalerrietan kirola modu kontrolatuan eta seguruan egiten jarrai
dadin, baina, etxean konfinatu behar ez bada, EZ DADIN INOIZ GELDITU,
kirolaren bidez osasuna, hezkuntza eta ekonomia sortzen jarrai dezagun.
Adeitasunez,
BULTZA KIROLA EUSKADI Plataforma
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina