Hurrengo astean hasiko gara martxan! Igerilari bakoitza, herri, entrenamendu egun eta orduen arabera, data ezberdinean hasiko da: Lasarte-Orian irailaren 15, 16 edo 18an eta Andoainen berriz, irailaren 17an (norberaren egun eta ordutegiak webgunean edo behean agertzen diren esteketan aurki daitezke).
Ilusioz eta gogoz beterik gaude, denboraldiko lehen egunak iritsi eta martxan jartzeko. Entrenatzaile, haur eta gazteek elkar ezagutzeko eta ziklo berri honi ekiteko egun politak izango dira.
Gogorarazi nahi dugu izen-emateak irekita jarraitzen duela eta, hala nahi duenak, informazioa lortu eta hurrengo edozein ataletan izena eman dezakeela dagokion esteka sakatuz:
Atal horietako edozeinetan irailean zehar izena ematen dutenek ez dute alta-kuotarik izango (urriaren 1etik aurrera aplikatuko da).
Master taldeak urriaren 6an hasiko ditu entrenamenduak. Kasu horretan, alta-kuota azaroaren 1etik aurrera aplikatuko da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina