Infantilek emaitza ederrak asteburuan

Pasa den asteburuan, entrenamenduetan eta lehiaketetan murgilduta dauden infantilek Kontrol Txapelketako 3. jardunaldia izan zuten Irungo Azken Portu kiroldegian. Gehienentzat jarraian lehiatzen ziren bigarren asteburua zen eta, aurreko igandeko saioa emaitzen aldetik apalagoa izan bazen ere, asteburu honetan benetan sentsazio on askorekin geratu gara. Asteburu honetan 8 infantil izan ditugu lehian larunbatean eta 7 igandean. Guztien artean 35 marka pertsonal egitea lortu dute.


Marka pertsonalei dagokionez, hauek dira lortutakoak:

  • June Lopez: 100 eta 200 libre; 50 eta 100 bizkar
  • Izaro Audikana: 50, 100 eta 800 libre
  • Garazi Etxeberria: 50, 100 eta 200 libre; 50 tximeleta; 200 eta 400 lau estiloak
  • Saioa Elola: 50, 200 eta 800 libre
  • Julen Azpiroz: 50, 100 eta 200 libre; 50 bizkar
  • Iker Gorostegui: 50, 100 eta 200 libre; 50 tximeleta; 200 lau estiloak
  • Iker Gandia: 50 eta 100 bular; 50 eta 100 bizkar; 50 tximeleta; 200 lau estiloak
  • Jon Pelayo: 50 eta 200 bular; 50 eta 100 tximeleta
Asteburu honetan, infantil hauek pixkanaka entrenamendua barneratzen doazenaren sentsazioa izan dugu, martxoaz geroztik izandako geldialdia eta, ondoren, zailtasun eta etengabeko egokitzapen askorekin egindako martxa berreskuratzea barneratzen ari direnaren sentsazioa.


Igerilari hauetariko gehienek denboraldia hasi zenetik orain arte hiruzpalau ordutegi aldaketa eta entrenamendu iraupen desberdineko aldi izan dituzte eta, egoera horretan, pixkanaka entrenatzeko modua hobetzea lortu dute. Entrenatzeko moduan izan duten ikaskuntza eta hobekuntza emaitza hauen atzean egon daitekeela uste dugu. Bide horretatik jarraitu behar dugu ekipo!!

Zorionak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak