Pasa den larunbatean, taldeko infantil, junior eta absolutuak Tolosako
Usabalen izan ziren Kontrol Lehiaketako seigarren jardunaldian lehian.
Seigarren jardunaldi hau Aste Santuko etenaldiaren ondorengo lehena izan da.
Lortutako emaitzei dagokionez orotara gureek 16 marka berritu zituzten. Marka
hobekuntzei dagokionez oso oparoa izan ez bazen ere, gure igerilariak ondo
aritu ziren eta nahiz eta marka pertsonalak hobetu ez, gehienak euren
onenetatik oso gertu aritu zirela esan behar dugu, atsedenaldi baten ondoren
ziklo berri bat hasi izanarekin bat datorrena.
Emaitzetatik at, jardunaldi honetako gauza aipagarrienetako bat 2007ko nesken
parte-hartzea izan zen. Aurrekoan Jurgi Sukunzak alebin kategorian egin zuen
bezela, oraingoan 2007ko Miren Sarobe eta Nahia Goenaga aritu ziren lehian,
etxeko entrenamendu batean Euskal Herriko gutxienekoak egin eta Aldundiak
federatu lizentzia izapidetzeko baimena eman ostean. Oraindik ere igerilari
gehiagok baimena eskuratzea espero dugu, modu honetan denboraldi honetan
lehiatzea lortu dezaten.
Lortutako marka pertsonalak hauetxek izan ziren:
- Aintzane Sarobek 200 bizkar proba (2:27,47)
- Nora Imaz 100 lau estiloak proba (1:12,66)
- Saioa Elolak 400 librea (5:03,87) eta 200 librea (2:27,08)
- Iker Gorosteguik 50 tximeleta proba (33,54)
- Iker Gandiak 200 librea (2:21,28) eta 100 lau estiloak (1:14,56)
- Jon Pelayok 200 bular (3:05,01)
- Miren Sarobek 50 eta 100 libre (33,11 eta 1:08,47), 50 tximeleta (39,87) eta 200 lau estiloak (2:54,81)
- Nahia Goneagak 50 eta 100 tximeleta (39,39 eta 1:26,55), 200 lau estiloak (2:54,49) eta 400 lau estiloak (6:10,19)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina