3 taldekide Malagan, GIFren kontzentrazioan

Argazkia: Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
Pasa den uztailaren 5etik uztailaren 14ra bitartean, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nahia Zudaire taldekideak Malagan daude, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deitutako kontzentrazioan. Bertan goiz eta arratsaldeko uretako entrenamendu saioak egiten ari dira eta baita eguneroko lehorreko saioak ere.

Kontzentrazioa hau denboraldiko azken lehiaketak prestatzeari begira dago antolatua eta prestakuntzaz gain, bizi izan dugun denboraldi zail honen amaieran normaltasun pixka bat irabazteko balioko die gure igerilariei, egunerokotasunetik ateratzeko eta baita igeriketarekin gozatzen jarraitzeko ere.

Itzuleran, Aintzane eta Norak EHko edo Absolutuen Marken kontrola izango dute uztailaren 17 eta 18ko asteburuan, Eneko Elizasu eta Unai G. Somovillarekin batera.

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak