Hitzordu bikoitza asteburu honetan ere: Neguko Liga eta Selekzioa


Asteburu honetan ere. hitzordu bikoitza izango dute gure igerilariek.

Alde batetik, larunbatean, infantil, junior eta absolutuen taldea Hernaniko kiroldegian izango da, Neguko Ligako 2. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, igandean, Nora Imaz taldekidea Iruñan izango da, Selekzio Arteko Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen. Nora Gipuzkoako taldearekin arituko da 400 eta 800 librean lehiatuko da. Lehiaketa honetan eta Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak