Igerilari txikiak primeran euren estreinaldiko jardunaldian


Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek jardunaldiei hasera eman zieten ligako lehenengo saioarekin. 2013an, 2012an eta 2011n jaiotako haurrentzat eta eta 2010eko mutilentzat euren lehen jardunaldia izan zen, 2013koentzat hala egokitzen zaielako eta beste guztientzat pandemia dela eta, aurreko denboraldian ezin izan zutelako jardunaldirik burutu. Jardunaldi honetan, Lasarten eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egoteko denboraldiko lehen aukera izan zuten eta alde horretatik txapelketa berezia izan zen baita ere.

Txapelketa Tolosan izan zen eta guztira adin tarte honetako Buruntzaldea IKT-ko 18 haur izan ziren parte-hartzen. Guztiak oso txukun aritu ziren eta pozik eta gustura atera ziren.

2013an eta 2012an jaiotako haurrek 50 estilo librean eta 6x25 bizkar estiloko errelebu mistoa izan zituzten, beraientzat lehenengoa zen txapelketa honetan. Guztira adin tarte honetako 12 haur aritu ziren Tolosan. Beraientzat lehen txapelketa izanik urduri zeuden arren, oso txukun aritu ziren denak, bi estiloetan ederki moldatuz.

Txikienen ondoren B kategoriako benjaminak aritu ziren. Igerilari hauek 50 bizkar proban eta 100 metro librean aritu ziren. Guztira, 2011ko neska-mutilak eta 2010eko mutilak barneratzen dituen multzo honetan, gure taldeko 6 haur aritu ziren. Adin hauetako haurrek igeri egiteko modu sendoagoa dute eta beraientzat ere bi urteren ondoren estreinaldia zenez, segituan nabaritu zen barnean zuten gogoa. Gureak benetan ondo aritu ziren eta 100 librean bereziki ondo igeri egiten ikusi genituen.


Adin hauetan, estiloak menperatzeari eta arautegia barneratzeari ematen diogu garrantzia gehien eta denek lan bikaina egin zutela esan behar dugu. Aurreko asteetan egindako lana bikain azaleratzen jakin izan zuten, benetan txukun eta lasai igeri eginez, arautegien eta jardunaldiaren funtzionamenduari buruzko pausoak ederki maneiatuz eta proba benetan txukunak eginez. Musukoaren atzetik denek irribarre zabal bat zutela ikustea izan zen pozgarriena, egindakoarekin gustura geratu zirenaren seinale eta jardunaldiaz gozatu zutenaren adierazgarri.

6x25 Errelebo Mistoa

A kategoriako benjaminek errelebu mistoa izan zuten saioa amaitzeko, 6x25 bizkar estiloan. Guztira, 2 taldek hartu zuten parte eta guztiek ederki gozatzeko aukera izan zuten, erreleboekin beti gertatu ohi den bezala.

SEGI HORRELA!! AUPA EKIPO!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak