Alebin taldeak bide onetik jarraitu zuen Ordizian


Joan den larunbatean, gure klubeko alebin taldeak bere bigarren lehiaketa jardunaldiaz gozatu zuen. Alebin Ligako 2. jardunaldia Ordiziako Majori igerilekuan izan zen eta denak gogotsu lehiatu ziren.

Gure klubeko 5 mutil eta neska bat lehiatu ziren: Ohian Matute, Itxaso Iparragirre, Mario Amantegi, Kimetz de la Cruz, Iñaki García eta Ibon Elola. Proben programari dagokionez, oinarrizko probak 200 metro lau estiloetan eta 100 estilo librekoa izan ziren adin guztietarako. Mutilen kasuan estilo libreko 4x200 errelebua ere izan zuten saioa amaitzeko.

Aurreko jardunaldian bezala, gure igerilariak gogotsu hasi ziren lehen metroetatik eta 200 lau estiloetako proba zail baten aurrean, beldurrik gabe eta ausardiaz egin zuten igeri. Iñaki, Mario, Ibon eta Ohian izan ziren lehen lau sailkatuak proba honetan, eta Kimetzek 14. postua lortu zuen apur bat trabatu zitzaion proba batean. Itxasori dagokionez, pixka bat zaildu zitzaion proba bat ere izan zen, bi kasuetan batez ere biraketengatik eta bular estiloagatik. 100 libreari dagokionez, aurreko probatik 15 minutu eskasetan burutu bazuten ere, Iñakik, Mariok, Ibonek eta Ohianek lehen lau postuak bete zituzten berriro, eta Kimetzek 10. postua lortu zuen, denek euren markak hobetzea lortu zuten baten bat minututik gertu egon zen proba honetan. Itxasori dagokionez, 7. postua lortu zuen, nahiz eta ez zuen aurreko erregistroa hobetu.

Emaitzei dagokienez, Iñaki Garciak egindako banakako bi probak nabarmendu behar dira, biak klubeko errekor berriak baitira. Iñakik 2:35,64 egitea lortu zuen 200 lau estiloetako proban eta 1:01,71 100 librean, 13 urteko errekor berriak ezarriz.

Mutilek 4x200 erreleboarekin amaitu zuten saioa, estilo librean, eta, aurretik oso denbora gutxian ahalegin handiko bi proba egin zituztela jakinda, aitortu behar dugu benetan lan ona egin zutela. Zorionak guztioi!

Oro har, gure seikoteak maila handia eman zuen. Hemendik aurrera, guri dagokiguna da ildo beretik jarraitzea, teknikoki hobetzea eta hartutako erritmoari eustea, eta ziur gaude guztiok ildo horretan jarraituko dugula. Ligako hurrengo jardunaldian, alebin taldeak 100 tximeleta eta 200 bizkar probak izango ditu, berriro ere Ordizian. Aurrez, abenduaren 3an trofeoa izango dute.

Aupa Ekipo! Brnpwr!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak