Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa, igandean Bergaran

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~


Asteburu honetan igerilari txikiek hitzordu berri bat izango dute. Oier Jauregi, Liher Albizu, Ander Martinez, Aitor Ormazabal, June Apeztegia, Amy Y. Sánchez eta Aiala Erro, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, Igerilari Osoa izango dute igandean.

Txapelketa Bergarako Agorrosin kiroldegian izango da. Sailkapen bidez bertan egotea lortu dute gure zazpi gaztetxoek eta denek proba berdinak burutu beharko dituzte; 50 tximeleta eta 100 bizkar goizeko saioan eta 100 bular eta 100 libre arratsaldekoan. Goizeko saioa 10:00etan hasiko eta arratsaldekoa berriz 16:30etan.

Zorterik onena eta egun honetaz gozatzea opa diegu denei!

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia




Iruzkinak