Hiru hitzordu asteburu honetan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~


Aste honetan zehar eta asteburuan zehar, klubeko igerilariek hitzordu ezberdinak izango dituzte.

Batetik, Nahia Zudaire Berlinen izango da ostegunetik igandera, 37. IDM Berlin Txapelketan. Bertan Espainiako selekzioaren ordezkaria izango da eta igerian egingo dituen probak 200 librean, 100 bular proban, 100 librean, 400 librean, lau estiloetako 200 metrokoan eta tximeletako 50ekoan lehiatuko da. 

Bestalde, infantil, junior eta absolutuak Ordizian izango dira larunbat arratsaldean, Ordiziako I. Sarian. Bertan, igerilari guztiek 100 metroko probak igeri egingo dituzte, eta finalerako sailkatzen direnak banakako 200 estiloetan lehiatuko dira. Saria arratsaldeko 15:00etan hasiko da.

Azkenik, Gipuzkoako Federazioaren deialdian oinarrituta, Iñaki García, Oihan Matute, Ibon Elola eta Mario Amantegi alebinek teknifikazio jardunaldia izango dute larunbat goizean Donostiako Paco Yoldiko 50 metroko igerilekuan. Eguna lehorreko saio batekin hasiko da eta ur saioarekin amaituko da, guztia goizeko 10:45etatik eguerdiko 14:00etara bitartean.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!










Iruzkinak