Hitzordu hirukoitza asteburuan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Gure taldeko igerilariek hiru hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, benjaminek euren ligako azken jardunaldia izango dute KZL/Test Ligako 5. jardunaldia ospatzearekin batera. Jardunaldia Hernaniko Udal Kiroldegian izango da. Txikienek lau estiloetako 100 metroak izango dituzte eta lau estiloetako 6x25 errelebu mistoa ere bai. Haundienek berriz, 50 tximeleta eta lau estiloetako 200 metrokoa izango dituzte. Saio amaieran, handienek, bular estioko 4x50 errelebua izango dute, nesketan zein mutiletan. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Hernaniko Udal Kiroldegian bertan, alebinen taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 7. jardunaldian. Jardunaldi hau ere ligako azkena izango da eta aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 17:45ak aldera. Igerilariek estilo libreko 200 metrokoa eta lau estiloetako 400 metroak izango dituzte. Saioa eraketa mistoan izango diren bi erreleburekin osatuko dute: estilo libreko 4x100a eta lau estiloetako 4x100a.

Azkenik, Garazi Etxeberria Tarbes-en (Frantzian) izango da, Gipuzkoako selekzioarekin 30eme Nautiques de Tarbes txapelketan lehian. Garazik bertan estilo libreko 50a eta 100a eta bizkar estiloko 50a eta 100a izango ditu.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak