Selekzioen bi hitzordu asteburu honetan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Aste honetan zehar eta asteburuan zehar, klubeko igerilariek hitzordu ezberdinak izango dituzte, kasu honetan selekzio talde desberdinekin.

Batetik, Nahia Zudaire Limoges-en (Frantzian) izango da ostiraletik igandera bitartean, France 2023 World Series-ean lehian. Bertan Espainiako selekzioaren ordezkaria izango da eta igerian egingo dituen probak 50 eta 100 librea, 100 bular proba eta lau estiloetako 200 metrokoa izango dira. 

Bestalde, taldeko zenbait igerilari Ordiziako Majorin izango dira larunbat goiz eta arratsaldean, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan lehian. Txapelketa honetan Gipuzkoako taldea ordezkatuz arituko dira 8 taldekide: Iñaki García, Ibon Elola, Mario Amantegi, Oihan Matute, Kimetz de la Cruz, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez eta Itxaso Iparragirre. Saioak 10:00etan eta 16:30etan hasiko dira.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Zorterik haundiena denoi! BRNPWR!




Iruzkinak