23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Urre 1, 10 zilar, 8 brontze, taldeko bi errekor berri, Espainiako Txapelketarako sailkapen berri bat eta 12 marka pertsonal Iruñan ospatutako Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketan
Gure 4 taldekideak bikain aritu ziren euren probetan eta maila ederrean jarraitzen dutela erakutsi zuten. Ibon Elolak Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu zuen 50 librean
Pasa den asteburuan, larunbat eta igandez, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Euskal Herriko Alebin Txapelketa ospatu zen. Lehiaketan gure klubeko lau kide aritu ziren: Iñaki García, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Oihan Matute.
Aurreko asteburuan egin zuten bezala, laurek proba kopuru sendo bati egin zieten aurre, banakako probez gain errelebuetako hiru proba burutuz.
Egindako probei dagokienez, laurek podiumera igotzea lortu zuten Txapelketan zehar, eta guztien artean 19 domina lortu zituzten, honela banatuta:
Urreak (1)
- Iñaki García, 200 bizkar
Zilarrak (10)
- Ibon Elola, 200 bizkar
- 4x200 librea errelebua
- Iñaki Garcia, 100 librea
- 4x100 librea errelebua
Brontzeak (8)
- Oihan Matute, 100 bankako lau estiloak
- Oihan Matute, 200 bular
- Ibon Elola, 100 bizkar
- Ibon Elola, 50 librea
- 4x100 lau estiloetan errelebua
Lortutako dominez gain, egindako markei esker, 12 marka pertsonal berri egitea lortu zuten gure gaztetxoek. Marka pertsonal berri horietako 2 errelebuetan izan ziren, aurreko asteburuko denbora nabarmen hobetzea lortu zutelarik bai 4x200 librean (8:58,84) eta baita 4x100 librean ere (4:03,28). Banakako probetan, marka pertsonalak honela etorri ziren:
- Ibon Elolak 200 bizkar proban (2:25,84), 100 librean (1:00,14) eta 50 librean (27,19)
- Mario Amantegik 200 bizkar proban (2:30,64), 400 librean (4:44,96) eta 100 librean (1:02,21).
- Oihan Matutek lau estiloetako 100ekoan (1:10,48) eta 100 librean (1:02,29).
- Iñaki Garcíak 200 librea (2:09,69), 100 librea (58,23) eta lau estiloetako 200ekoan (2:27,42)
Espainiako Txapelketako gutxienekoei dagokionez, Ibon Elolak sailkapena lortu zuen igande arratsaldeko 50 librean, muga zen 27,40a 27,19arekin gaindituz eta beraz, Iñakirekin batera Madrilen ospatuko den Alebin mailako Espainiako Txapelketan izango da.
Iñaki Garcíaren kasuan, 200 estiloetan eta 200 librean egindako markak nabarmendu behar dira, lehen proba 2:27,42rekin eta bigarrena 2:09,69rekin 14 urteko klubeko errekor berriak baitira.
Erreleboen kasuan, gure mutilak podioan izan ziren hiru errelebotan. Oso gertu izan zuten 4x100 libreko Espainiako gutxienekoa baina ezin izan zuten lortu. Hala ere laukote bikaina dela agerian utzi zuten parte hartu zuten 3 errelebuetan.
Txapelketa amaierako sariketan, lortutako puntuen sailkapenean Iñaki García seigarren izan zen 100 librean lortutako 456 puntuei esker. Lau taldekiderekin bakarrik osatutako mutilen sailkapenean, gureak laugarren sailkatu ziren, podiuma oso gertu izan zutelarik.
Udako azken Txapelketa amaituta Mariok eta Oihan-ek atseden hartuko dute orain eta Ibonek eta Iñakik entrenamenduetan jarraituko dute uztailaren 13tik 16ra bitartean Madrilen izango den Espainiako Txapelketan ahalik eta onenak emateko.
Zorionak lauroi!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina