Bi hitzordu gehiago asteburuan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Asteburuan zehar, klubeko igerilariek hitzordu ezberdinak izango dituzte, kasu honetan Gipuzkoa mailako lehiaketa desberdinekin.

Batetik, sailkatu diren 7 igerilari Donostiako Paco Yoldin izango dira, Espainiako Federazioko trofeoen Grand Prix zirkuituaren barruan dagoen Gipuzkoako VI. open Sarian. Bertan izango dira Miren Sarobe, Garazi Etxeberria, Nahia Zudaire, June López, Izaro Audikana, Iker Gorostegui eta Unai G. Somovilla. Lehiaketa larunbat eta igande izango da eta goizez kanporaketa serieak izango dira eta arratsaldez berriz finalak. Saioak 9:30etan eta 16:30etan hasiko dira.

Bestalde, kategoria horietako gainontzeko taldekideak larunbat arratsaldean Andoaingo Allurralden izango dira, Gipuzkoako Udako Sarian lehian. Bertan izango dira Alba Escribano, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Laida Guerrero, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer eta Nora Miguelez. Lehiaketa arratsaldez izango da, 15:30etatik aurrera hasita. Lehiaketa hau gure taldeak antolatuko du.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Zorterik haundiena denoi! BRNPWR!




Iruzkinak