23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Pasa den asteburu osoan zehar taldeko igerilari mordoa VI. Gipuzkoako Open Sarian izan genituen lehian, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Goizez kanporaketa serietan aritu ziren eta arratsaldetan gureetako batzuk finaletan egotea ere lortu zuten. Partaideen artean gure taldeko zazpi igerilari izan genituen: Miren Sarobe, June López, Garazi Etxeberria, Iker Gorostegui, Nahia Zudaire, Unai G. Somovilla eta Izaro Audikana.
Igerileku luzean lehiatzera ohituta ez daudenez, zalantza edo ezjakintasun handiarekin zeuden haietako asko; baina hala ere, gogotsu egin zioten aurre erronka horri. Azkenean, denen artean 8 marka pertsonal ezartzea lortu zuten eta horrez gain, lau taldekide izan genituen finaletan parte hartzen (Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Nahia Zudaire eta June López).
Ezarritako markak honakoak izan ziren:
- June Lópezek igeri egindako proba guztiak hobetu zituen: 100 bizkarrekoa (1:13.55), 200 librekoa (2:21.40), 200 bizkarrekoa (2:36.95) eta 50 bizkarrekoa (34.62).
- Miren Sarobek 100 tximeletakoa (1:16.60), 50 tximeletakoa (32.83) eta 100 librekoa (1:03,32).
- Unai G. Somovillak 50 bizkarrekoa (32.39).
Lorpen horiez gain, esan bezala, gureak bai final eta baita podiumean ere izan genituen. Garazi Etxeberriaren kasuan, larunbateko bi probetan (50 libre eta lau estiloetako 200 metrokoan) arratsaldeko finaletan egotea lortu zuen eta bigarren proba horretan gainera, bigarren postua lortu zuen junior mailan. Proba horretan egindako markarekin (2:34.86) igerileku luzeko 17 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen. Igandean berriz, goizeko 100 bularreko proban ere taldeko 17 urteko errekor berria ezarri zuen 1:24.06 eginda eta arratsaldeko finalera sailkatzea ere lortu zuen. Zorionak!
Miren Sarobe eta June López ere arratsaldeetako finaletan izan genituen. Lehenak igandeko 100 libre proban eskuratu zuen txartela eta bigarrenak berriz, larunbateko 100 bizkar eta 200 libre probetan eta igandeko 200 bizkar proban. Esan bezala, proba guzti horietan goizeko saioetan bertan marka pertsonalak ezartzea lortu zuten eta Junek gainera, 200 bizkar proban arratsaldean ere marka hobetu eta erregistro berria 2:36.95-ean utzi zuen. Zorionak bioi!
Azkenik, Nahia Zudaire izan genuen finaletan. Nahiak azken asteetan lehiaketa ugari izan dituenez, larunbateko saioan soilik lehiatzea erabaki zuen, atseden pixka bat hartzeko beharrez. Hau horrela, 100 bizkar eta 100 tximeleta probetan parte hartu zuen eta bi kasuetan arratsaldeko finalean ikusteko aukera izan genuen. Entrenamendu eta txapelketa karga handia nabaria izan zen bere kasuan baina hala ere egindako lanarekin gustura geratu ginen. Zorionak zuri ere, Nahia!
Hauek ere, beste taldekide guztiekin batera, larunbat honetan Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian izango dira, bertan ospatuko den Lasarteko XXXII. Sarian parte hartzen. Etxean izanda, badakigu gogoz arituko direla!
Zorionak guztioi egindako lanagatik!! Jarraitu azken txanpan lanean, ez zaizue ezer geratzen!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina