Ibon eta Iñaki bikain Madrilen

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Taldeko 4 errekor berri eta 5 marka pertsonal Madrilen, Alebin mailako Espainiako Txapelketan

Pasa den hilaren 13tik 16ra bitartean, gure taldeko bi igerilari Madrilgo M86 igerilekuan aritu dira, Alebin mailako Espainiako X. Txapelketan lehian. Bi igerilari hauek Ibon Elola eta Iñaki García izan dira eta biak bikain lehiatu dira. Bientzat Espainiako Txapelketa batean zein igerileku luzeko lehia batean estreineko aldia izan da.


Ibon 50 librean lehiatu zen, Iñakirekin batera. Proba hau lehen egunean izan zen, 13an arratsaldez. Bertan serie berean lehiatu ziren gure bi taldekideak. Ibonek 27,88 egin zuen eta Iñakik aldiz 27,01. Bientzat ere igerileku luzeko marka pertsonala eta Iñakirentzat 14 urteko taldeko errekorra ere bai, aurrez Iñigo Ibarburuk ezarrita zeukan 27,03a hautsi ondoren.

Egun honetatik aurrera Iñakik jarraitu zuen lehian. Larunbateko saioan berarentzat zailena zen proba izan zuen, 200 bizkar proba. Oraindik ere entrenamenduko bolumen txikia edukirik eta igerileku luzeko esperientzia gabe, proba korapilatsua zen hau. Hala ere Iñakik bikain gainditu zuen erronka eta beste 14 urteko taldeko errekor bat eta marka pertsonala ezarri zituen kronoa 2:28, 68an geratuz.

Azken egunean marka pertsonal berri bat eta taldeko 14 urteko errekor berri bat ezarri zituen Iñakik, kasu honetan 100 bizkar proban 1:06,80 eder bat eginez. Gainera, 50eko pasean ere 32,23rekin 50 bizkar probako taldeko errekorra ere ezarri zuen eta lehiaketari amaiera bikaina eman zion.

Bientzat atsedenerako tartea da orain, ondo merezitako oporraldiaz gozatu eta datorren denboraldian berriro ere gogotsu ekiteko indarrak hartzeko momentua. 

Zorionak bioi egindako txapelketagatik!!




Iruzkinak