Europako errekor berria ezarri du Nahiak 50 bular proban

   
Aurreko azaroaren 30etik abenduaren 2tik bitartera, Nahia Zudaire taldekidea Rotterdam-en dago, “Rotterdam Qualification Meet 2023” txapelketan lehian. Bertan honako lehiaketa programa eta emaitza bikainak izan ditu Nahiak orain arte:

Azaroaren 30ean:
    • 200 Librea: Kanporaketa serieetan bosgarren postua eskuratu zuen Nahiak proba honetan igeriketa egokituaren atalean. Egindako marka 2:29,26 izan zen eta finalerako txartela lortu zuen. Finalean 2:27, 40 egin zuen eta kanporaketa erieetan lortutako bosgarren postuari eutsi zion.
    • 50 bular proba: proba honetan ere lehiatu zen Nahia. Bertan, sailkapen probatan, laugarren izan zen kronoa 45,43an geratuta eta marka perstonala egiteaz gain Espainiako SB7 klaseko errekor berri bat ezarriz. Arratsaldeko finalean berriz orain arteko emaitzeko onena iritsi zen, zilarrezko domina lortzeaz gain, 44,07 markarekin Nahiak Europako SB7 klaseko errekor berria ezarri zuen, noski, bidean marka pertsonala eta Espainiako errekorra ere eginda.
Abenduaren 1ean: Atseden eguna izan zuen Nahiak.

Abenduaren 2an: Nahia lau estiloetako 200 metroetan lehiatu zen. Goizeko kanporaketetan bederatzigarren postuan sailkatu zen, finalerako lehen erreserba bezala geratuz. Kanporaketan 2:57,20 egin zuen bere marka pertsonala hobetuz eta Espainiako errekor berria ezarriz.

Abenduaren 3an: Nahia goizeko kanporaketetan finalerako sailkatu da 400 librean. Goizean egindako marka 5:10,78 izan da, bere onenetik urrun oraindik baina normala, helburua nagusia finalean sartzeko moduko marka egitea baita. Arratsaldeko fimalean bosgarren amaitu du Nahiak, 5:06,18 eginda.

Zorionak Nahia lortutako emaitzengatik eta zorte on aurretik geratzen diren horietarako!




Iruzkinak