8 urre, 7 zilar eta 8 brontze, maila ezberdinetako 5 gutxieneko berri, FINA puntuen baitan txapeldun eta azpitxapeldun bana, taldeko bi errekor berri eta 25 marka pertsonal, Bergaran.
Asteburuan gure taldekideak Bergarako Agorrosin-en ospatu den infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan izan dira lehian. Gure taldetik 14 igerilari bertaratu ziren, nor baino nor gogotsuago; horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza eta lorpen bikainak.
Infantiletan Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Oihan Matute, Ibon Elola, Iñaki García eta Mario Amantegi izan genituen eta junior mailan berriz June Lopez, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, Iker Gorostegui, Alba Escribano eta Miren Sarobe.
25 marka pertsonal hobetzea lortu zuten denen artean:
- Oihan Matutek lau estiloetako 100 eta 400 metroetako probetan eta 100 tximeletan.
- Mario Amantegik 50, 100 eta 400 libreetan.
- Iñaki Garcíak 50, 100 eta 200 libreetan eta 50 eta 200 bizkar probetan.
- Nora Miguelez-ek 50 eta 100 librean eta lau estiloetako 100 eta 200-eko probetan.
- Amaiur Iparragirrek 100, 400 eta 800 librean.
- Mayi Gorosteguik 200 bizkar proban.
- Miren Sarobek 50 eta 100 librean.
- Iker Gorosteguik 50, 100 eta 200 tximeletan eta lau estiloetako 400 metroko proban.
Gutxieneko berriak
Lehendik txartela lortuta bazuten ere, hainbat taldekidek Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketetan proba gehiagotan parte hartzeko aukera lortu dute asteburu honetan. Hala, Mario Amantegik 100 librean marka pertsonala egitearekin batera, Euskal Herriko Udako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa lortu zuen. Iker Gorostegik 50 tximeletan ere gauza bera lortu zuen eta horrez gain, aipatzekoa da 100 eta 200 tximeleta probetan Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa egiteko gai izan zela. Azkenik, Nora Miguelez-ek 100 libre proban lortutako emaitzarekin, Gipuzkoako Udako Txapelketan parte hartzeko guxtienekoa eskuratu zuen.
Domina ugari asteburuan zehar
Asteburuan zehar ugariak izan ziren gure igerilarietako batzuk podiumera gerturatu behar izan zuten uneak. Hauek izan ziren gure taldekideek eskuratutako domina eta postu garrantzitsuenak:
Urreak
- Oihan Matutek lau estiloetako 100 metrokoan, infantil maila.
- Iñaki Garciak bizkar erako 50, 100 eta 200 metroetan eta 100 librean, infantil mailan.
- Garazi Etxeberriak 50 eta 100 librean eta lau estiloetako 100 metrokoan, junior mailan.
Zilarrak
- Oihan Matutek lau estiloetako 400 metrokoan, infantil mailan.
- Iker Gorosteguik 200 tximeletan, junior mailan.
- Garazi Etxeberriak 50 bizkar proban, junior mailan.
- June López-ek 400 librean, junior mailan.
- Mutil infantilen 4x200 libre erreleboan.
- Mutil infantilen 4x100 libre erreleboan.
- Mutil infantilen lau estiloetako 4x100 erreleboan.
Brontzeak
- Mario Amantegik 400 librean, infantil mailan.
- Miren Sarobek 200 librean, junior mailan.
- Iker Gorosteguik lau estiloetako 400 metroetan, junior mailan.
- Garazi Etxeberriak lau estiloetako 100 metroetan eta 50 librean, absolutu mailan.
- June López-ek 200 bizkar proban, junior mailan.
- Mutil absolutuen 4x50 libre erreleboan.
- Neska juniorren lau estiloetako 4x100 erreleboan.
Banakako sailkapenetan eta igeri egindako hiru proba onenetan lortutako FINA puntuen baturan, Garazi Etxeberria Gipuzkoako Txapeldun izan zen junior mailan eta infantilen kategorian, mutiletan, Iñaki García azpitxapeldun izan zen. Zorionak biei!
Erreleboak
Txapelketa honetan asko izan dira egin ditugun erreleboak. Aurrerago aipatu bezala, Oihan Matute, Ibon Elola, Iñaki García eta Mario Amantegi mutil infantilek osatutako hiru erreleboak podiumeko bigarren kaxoian izan ziren, Gipuzkoa mailan duten maila txukuna agerian utziz. Horrez gain, 4x200 libre eta lau estiloetako 4x100 metroko erreleboatan, taldeko errekor berriak ezarri dituztela ere aipatu beharra dago. Mutilekin jarraituz, absolutu mailako 4x50 libre erreleboan hirugarren postu txukuna eskuratu zuen Iker, Iñaki, Ibon eta Mariok osatutako laukoteak. Azkenik, June, Saioa, Miren eta Albak hirugarren postua lortu zuten junior mailan, lau estiloetako 4x100 metroko proban. Zorionak denoi!
Hurrengo zitak
Hemendik aurrera, gure igerilariek neguko zatirako gelditzen diren txapelketa nagusiak prestatzen jarraituko dute. Hala, asteburu honetan (otsailaren 3 eta 4an) Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Iker Gorostegui eta Iñaki García Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan lehiatuko dira Iruñan; otsailaren amaieran Infantil kategoriako Euskal Herrikoa izango dute beste batzuk (Iñaki García, Ibon Elola, Amaiur Iparragirre, Mario Amantegi eta Oihan Matute) eta ondoren Iñaki García Terrassan izango dugu, Infantil Kategoriako Neguko Espainiako Txapelketan. Aste Santuaren aurretik, neguko zatiari amaiera emateko, taldea Udaberriko Sarian izango da, martxoaren 23 eta 24an.
Zorionak igerilari guztiei egindako lehiaketagatik eta arrazoi bat edo beste medio bertan nahi bezala egon ahal izan ez zutenei edo euren helburua lortzerik izan ez zutenei animoak lanean jarraitzeko.
Aupa zuek! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina