Pozik gureak Hernaniko XXV. Igeriketa Sarian, Erreleboetan Txapeldun izanda, bigarren postu bat lortuta eta marka hobekuntza ugari eskuratuta

Pasa den larunbatean, taldeko 16 infantil, junior eta absolutu Hernanin izan ziren, Hernaniko XXV. Igeriketa Sarian parte hartzen. Sari honetan 100 metroko edozein estiloetako proba batean hartu behar zuten parte eta horrez gain, denek aurten berrikuntza izan den 4 estiloetako 200 metroko proban ere bai. Beste berrikuntzetako bat, gure Lasarte Sarian bezala, serieak modu mixtoan antolatuta egotea izan zen eta erreleboak ere era honetara egin zituzten (gure klubak hiru talde aurkeztu zituen proba honetara). Asko gustatzen zaigu antolaketa modu hau; ea pixkanaka gero eta txapelketa gehiagotan erabiltzeko aukera ematen duten.
Neguko oporrak bukatu eta berriro ere betiko errutinan sartu berritan gaudela ikusita, benetan ondo aritu ziren gure igerilariak, lorpen ugari eskuratuz. Gure taldetik Ane Meyer, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Kimetz de la Cruz, Nille Becerra, Mario Amantegi, Miren Sarobe, Iñaki García, Saioa Elola, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Oihan Matute, June López, Iker Gorostegui, Ibon Elola eta Garazi Etxeberria izan genituen bertan eta beste hainbat klubetako igerilariekin batera lehiatu ziren.

Taldekako eta bakarkako sailkapena
Kasu honetan, Sariko taldekako sailkapena era mistoan aurrera eramandako 4x50 libre erreleboko proban jokatzen zen eta Iñaki García, Miren Sarobe, Iker Gorostegui eta Garazi Etxeberriak osatutako taldeak lortu zuen Garaipena, kopa eder bat eskuratuta. Beste bi talde ere izan genituen eta den-denak gogotsu ikusi genituen, elkar animatuz eta marka oso politak egin zituzten denek. Aupa ekipo! Bestetik, bakoitzak egindako edozein estiloetako 100 metroko proba kontuan hartuta, bakarkako sailkapen bateratu bat egin zen eta bertan, Garazi Etxeberriak bigarren postua eskuratu zuen 100 librean 59.90 denborarekin 590 puntu eskuratuta. Zorionak!
Marka hobekuntzak
Horrez, ia igerilari guztiek hobetu zuten haien markaren bat, guztira honako 26 hauek izan ziren lortutako marka pertsonalak:
  • Oihan Matutek 100 bular (1:16.72), lau estiloetako 200 metroko proban (2:30.71) eta 50 tximeletako pasean (33.27).
  • Kimetz de la Cruz-ek 100 bizkar proban (1:13.97), lau estiloetako 200 metrokoan (2:53.16) eta proba horretako 50 tximeletako pasean (38.77).
  • Mario Amantegik 200 4 estiloetako proban (2:36.65) eta horretan bertan 50 tximeletako pasean (35.09).
  • Iñaki Garcíak bizkar erako 100 metrokoan (1.03.16) eta proba horretako 50 metroko pasean (31.34).
  • Ibon Elolak 100 bizkar proban (1:06.06), 200 lau estiloetan (2:32.82) eta proba horretako 50 tximeletako pasean (32.53).
  • Ane Meyer-ek lau estiloetako 200 metrokoan (3:35.28) eta bertako 50 tximeletako pasean (45.92).
  • Nora Miguélez-ek 100 bular proban (1:40.55), proba honetako 50 metroko pasean (46.88) eta 200 lau estiloetan (3:09.15).
  • Amaiur Iparragirrek 100 tximeletan (1:28.00) eta 200 lau estiloetako proban (3:08.50).
  • Nille Becerrak 100 librean (1:18.10), lau estiloetako 200 metroetako proban (3:13.21) eta proba horretako 50 tximeletako pasean (43.15).
  • Mayi Gorosteguik 100 bular probako 50 metroko pasean (46.65).
  • Miren Sarobek 100 librean (1.01.06) eta lau estiloetako 200 metroetan (2:36.66).
Lortutako Gutxienekoak
Igerilariek egindako denborekin, hiru izan ziran txapelketa ezberdinetarako gutxieneko berriak lortu zituzten igerilariak. Alde batetik, Nora Miguélez-ek 100 bular probarekin eta Oihan Matutek 50 tximeletako denborarekin, Gipuzkoako Udako Txapelketarako proba berriak lortu zituzten; bestetik, Ibon Elolak Udarako Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko beste proba bat lortu zuen: lau estiloetako 200 metrokoa. Azkenin, Iñaki Garciak 100 bizkar proban egindako 1:03.16 denbora Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa da eta otsaila hasieran Iruñean ospatuko den txapelketarako txartela eskuratu du. Zorionak!

Hurrengo zita
Asteburu honetan bertan, urtarrilaren 19tik 21era, Iñaki Garcia Euskadiko Selekzioarekin Palmara joango da, junior eta haur mailako Federazio Autonomikoen Espainiako XII. Igeriketa Txapelketan parte hartzera. Bertan banakako hiru probatan igeri egingo du: 100 eta 200 bizkar eta 200 lau estiloak. Zorte onena opa diogu eta esperientziaz gozatzea espero dugu!

Eta ondoren, urtarrilaren 27 eta 28an, Bergaran izango dira gehienak, bertan Gipuzkoako Neguko Txapelketa Infantil, Junior eta Absolutua ospatuko baita eta talde polita elkartuko da bertan, lau jardunaldietan zehar giro ona eta elkarren artean lagunduz arituko direlarik asteburu ederra igaroz.

ANIMO EKIPO!



Iruzkinak