Alebinak ere sendo Hernanin


Alebinen taldeak, euren ligako laugarren jardunaldia Hernaniko udal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean, benjaminen saioren ondoren. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 8 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 400 librea eta 100 bizkar proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezala, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. Bereziki, 400 metroko proban jarri genuen arreta gehien, oso proba osoa delako adin hauetako haurrentzat, distantzia ertain baten kontrola eta esfortzuaren kontrola biltzen dituelako bere baitan.

Emaitzei dagokionez, guztiek hobekuntza nabarmenak egitea lortu zutela esan behar dugu. Emakumezkoen 400 librean Aiala Erro lehen postuan sailkatu zen kronoa 6:39,00an geratuta eta proba benetan sendoa burutuz. Mutilen kasuan, Aitor Ormazabal bigarren izan zen 2012ko haurren artean (6,27,61) eta hirugarren postuan izan zen Oier Jauregi 2011n jaiotakoen artean 5:55,63 eginda. Bai Aiala eta baita Oier eta Aitor ere Gipuzkoako Txapelketako gutxienekotik oso segundu gutxira geratu ziren proba honetan. Igerilari guztiek euren aurreko markak nabarmen hobetzea lortu zuten 400 librean.

Bizkar estiloko probari dagokionez, gureak txukun aritu ziren, nahiz eta aurrez eta atseden tarte gutxirekin 400 librea egin izana nabaritu zitzaien.

Datorren martxoaren 16an, alebin taldeak bere ligako bosgarren jardunaldia izango du. Jardunaldi hau Ordiziako Majorin izango da.

Burunpower!


Iruzkinak