Hitzordu bikoitza larunbatean: benjaminak eta alebinak.


Gure taldeko igerlariek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko KZL/Test Ligako 3. jardunaldia izango dute Hernaniko Udal kiroldegian. Txikienek 50 edo 100 bular eta tximeleta estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute. Haundienek berriz 50 libre eta 100 edo 200 bular estiloan. Saioa amaieran handienek tximeleta estiloko 4x50 errelebua izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Hernaniko Udal kiroldegian bertan, alebinen taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 4. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, arratsaldeko 17:45 aldera, eta igerilariek estilo libreko 400 metroak eta bizkar estiloko 100 metroak izango dituzte.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak