Bi urre, 9 zilar, taldeko 4 errekor berri, Espainiako Txapelketarako bi gutxieneko berri, Euskal Herri mailako beste bi gutxieneko berri eta 14 marka pertsonal Tolosan ospatutako Infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan
Pasa den asteburuan, larunbat eta igandeko goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Euskal Herriko Neguko Infantil Txapelketa ospatu zen eta gure taldetik 5 igerilarik parte hartu zuten: Ibon Elola, Mario Amantegi, Amaiur Iparragirre, Iñaki García eta Oihan Matute. Denak bikain aritu ziren bakarkako probetan eta mutilen laukoteak erreleboetan ere maila ederrean jarraitzen duela erakutsi zuen.
Bakoitzak bakarkako hiru probari egin behar izan zion aurre eta esan bezala, mutilen laukotea, hiru errelebotan ere aritu zen.
Egindako probetan lortutako dominei dagokienez, Iñaki García podiumean ikusi genuen hiru probetan eta hirutik bi errelebotan ere domina kolkoratzea lortu zuten mutilek, guztien artean 11 domina eskuratu zituztelarik:
Urreak (2)
- Iñaki García, 100 libre proban.
- Iñaki García, 50 libre proban.
Zilarrak (9)
- 4x200 libre errelebuan.
- Iñaki Garcia, 200 libre proban.
- 4x100 libre errelebuan.
Lortutako dominez gain, egindako denborei esker, 14 marka hobekuntza lortu zituzten gure gaztetxoek. Marka horietako 2 errelebuetan izan ziren, duela hilabete bat Bergaran egindako denborak hobetzea lortu zutelarik bai 4x100 librean (3:55,56, ia 4 segundutan hobetuz) eta baita lau estiloetako 4x100 metroko proban ere (4:31,15); bi marka horiek taldeko errekor berriak dira. Banakako probetan, marka pertsonalak honela etorri ziren:
- Ibon Elolak 100 libre proban (59.76), lehen aldiz minututik jeistea lortuz.
- Mario Amantegik 800 librean (9:31,51) eta 400 librean (4:35,29).
- Amaiur Iparragirrek lau estiloetako 100ekoan (1:26.01) eta 100 librean (1:11.38).
- Iñaki Garcíak 200 librean (2:03,52), 100 librean (55,41) eta 50 librean (25,64).
- Oihan Matutek 200 bular proban (2:45,74), 400 librean (4:35,38), proba horretako 200 libreko pasean (2:17,13) eta lau estiloetako 400ekoan (5:18,15).
Espainiako Txapelketako gutxienekoei dagokienez, Iñaki Garciak lehendik lortuta zuen 100 bizkar probako gutxienekoari beste bi gehitu zizkion igandean: 50 eta 100 libre probetan. Hau horrela, martxoaren 14tik 16ra bitarte Terrasan izango dugu Neguko Espainiako Infantilen Txapelketan, hiru proba horietan parte hartuz.
Gutxienekoekin jarraituz, Iñakik berak 200 libre proban egindako denborarekin Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa lortu zuen eta Mario Amantegik, 800 librean eskuratutako markarekin, Euskal Herriko Infantil mailako udako txapelketarako beharrezko denbora ere gainditu zuen.
Taldeko bakarkako errekorrei begira, alde batetik Oihan Matutek 200 bular proban egindako denborarekin Unai Somovillak zuen 15 urteko errekor berria ezarri zuen eta bestetik, Iñaki Garcíak, 2012 urteaz geroztik puskatu gabe zegoen errekorra egin zuen 100 libre proban.
Orain atseden pixka bat hartu eta indarrak hartzea tokatzen zaie gure gazteei, Aste Santuko oporrak hartu aurretik denboraldiaren lehen zati hau bukatzeko martxoaren 23 eta 24ko asteburuan lehiaketa bat izango baitute. Aurretik ordea, Iñaki, lehen esan bezala, Terrassan izango da martxoaren 13tik 16ra bitarte, Neguko Haur mailako Espainiako XLIII. Txapelketan.
Zorionak denoi egindako txapelketagatik!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina