Hiru hitzordu aste honetarako


Aste honetan zehar gure igerilariek hiru hitzordu dituzte.

Alde batetik, Iñaki García Espainiako Neguko Infantil mailako Txapelketan izango da, Terrassan. Iñaki 50 libre, 100 bizkar eta 100 libre probetan lehiatuko da ostegunetik larunbatera.

Bestalde, benjamin taldeak denboraldiko KZL/Test Ligako 4. jardunaldia izango du Ordiziako Majori kiroldegian. Txikienek 25 tximeleta igeri egingo dute eta 6x25 bular estiloko errelebo mistoa. Helduenek, berriz, lau estiloetako 100 metroak eta 200 librea izango dituzte. Saioaren amaieran helduenek lau estiloetako 4x50 erreleboa izango dute. Jardunaldia arratsaldeko 15:00etan hasiko da.

Azkenik, aurreko saioa amaitu ondoren eta Ordiziako Majori kiroldegian bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 5. jardunaldian. Jardunaldia aurrekoa amaitu ondoren hasiko da, 17:45ak aldera, eta igerilariek proba ezberdinak izango dituzte 800 librearen, 100 librearen eta 200 bizkar probaaren artean. Saioa gizonezkoen lau estiloetako 4x100 errelebuarekin amaituko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak