Larunbat honetan Gipuzkoako Neguko Saria Allurralden


Gure klubeko igerilariek hitzordu berria izango dute asteburu honetan. Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu ez direnek Gipuzkoako Neguko Saria izango dute larunbat arratsaldean. Txapelketa hau, gure taldeak antolatuta, Andoaingo Allurralden izango da eta arratsaldeko 16:00tan hasiko da. 

Parte hartuko duten igerilariak Lucía Rey, Ane Meyer, Laida Guerrero, Nille Becerra eta Kimetz de la Cruz izango dira eta bakoitzak bi proba burutuko ditu jardunaldia banatuko duen saioetako bakoitzean. Nesken kasuan 4x50 libre eta lau estiloetako 4x50 errelebuak ere izango dituzte.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!




Iruzkinak