Opor aurreko azken bi hitzorduak asteburuan


Aste honetan zehar gure igerilariek bi hitzordu dituzte.

Alde batetik, Nahia Zudaire Erkidego Arteko Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan izango da, Palma de Mallorcan. Nahiak Euskadi selekzioa ordezkatuko du lehiaketa honetan eta burutuko dituen probak honakoak izango dira: 100 libre, 200 libre, 100 bular eta 50 tximeleta. Lehiaketa larunbat eta igande izango da Son Hugo igerilekuan, goiz eta arratsaldeko saioetan.

Bestalde, Gipuzkoako gutxienekoak dituen infantil, junior eta absolutuen taldeak Gipuzkoako  Udaberri Saria izango du Hernaniko Udal Kiroldegian. Bertan taldeko 16 igerilari izango dira lehian. Jardunaldiak larunbat eta igande izango dira goiz eta arratsaldeko saioetan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak