Lehiaketa ona Nahiak Palmako Erkidego artekoan

Pasa den martxoaren 23an eta 24an, gure taldekidea Palman izan zen, Igeriketa Egokituko Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketan, Nahiak Euskadiko selekzioa ordezkatu zuen eta banakako lau probatan parte hartu zuen: 200 libre eta 100 bular larunbatean eta 100 libre eta 50 tximeleta igandean.


Marka pertsonalik lortu ezin izan zuen arren, Nahia onenetakoa izan zen berriro ere, 200 librean eta 100 bular proban lehen postuan sailkatu zen, zazpigarrena izan zen 100 librean eta hirugarrena 50 tximeletan.

Lehiaketaren ondoren, Nahia Sierra Nevadara joan da, eta bertan bi aste inguruko egonaldia egingo du alturan. Apirilaren 10era arte egongo da bertan Nahia. Egun horretan jaitsiko da eta apirilaren 21etik 27ra Funchalen (Madeira) jokatuko den Europako Txapelketan jarriko du arreta.






Iruzkinak