Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berri bat eta Gipuzkoako Txapelketarako lau ligako azken jardunaldian
Pasa den larunbatean, Tolosako Usabal Kiroldegian, Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba sendoak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 7 haur izan ziren lehian gure taldetik.
Aurreko jardunaldiko proba gogorrei segida emateko, iraupen ertaineko edo lau estiloetako probak izan zituzten alebinek jardunaldi honetan, 200 metro estilo librean eta 400 metro banakako lau estiloetan izan zen banakako proba programa. Bi proba hauetan aritu ziren Aitor Ormazabal, Oier Jauregi, Itxaso Iparragirre, Izaro Bautista eta June Apeztegia. 200 librean eta lau estiloetako 100 metrokoan aldiz Lier Céspedes eta Ander Martínez aritu ziren.
Lau estiloetako proban, guztiek Alebin mailako Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa egitea lortu zuten. Itxaso Iparragirrek lau estiloetako 400 metroko Euskal Herriko gutxienekoa ere lortu zuen gainera. Proba honetan bigarren sailkatu zen Itxaso eta baita 200 librean ere.
Jardunaldi honekin ikaskuntzari eta kirol garapenari zuzendua dagoen liga amaitzen da. Hemendik aurrerako probatan nork bere onena emateko aukera izango du etorriko diren sari eta txapelketa desberdinetan. Lehen zita bi aste barru izango da alebin batzuentzat, Euskadiko Kirol Jokoetan Gipuzkoa defendatuz lehiatuko dira eta. Hortik aurrera Lasarteko XXXIII. Saria, Gipuzkoako Txapelketak eta Euskal Herrikoak etorriko dira.
Zorionak denoi!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina